Junior Nesken Espainiako Txapelketa: final-zortziren artean sartu da Loiola Indautxu Estudiantes mendena hartu ostean

Junior Nesken Espainiako Txapelketa: final-zortziren artean sartu da Loiola Indautxu Estudiantes mendena hartu ostean

Gipuzkoan lehiatzen dJnior uabiltza Neskak esttu-mailako txapeldun izateko, non eta ordezkari bizkaitarra dugun, Loiola Indautxu. Atzo jokatzen zuten lehenbiziko faseko ligaxkaren hirugarren eta azken jardunaldia. Garaipena behar zuten eta hala azkendu zen, estatuko harrobi nagusi gisara aurkezten den Estudiantes 51-48 irabaziz. Gaur jokatuko dituzte final-zortzirenak beste aurkari nagusi baten kontra, Rivas Promete hain zuzen 16:00etatik aurrera, Donostian.

Erritmo handia azaldu eta errebotean adi mantenduz lehenetsi zuten markagailua bilbotarrak ia hasieratik amaiera arte. Gertutik egiten zioten presioa Ariztimuñori, baina Julia San Juan edota Itsasne Alonsoren aurrerapausoak nabarmentzen ziren orduan. Amaierako erreakzioa iristaer egon zen madrildarren aldetik, baina ondo eutsi zioten indautxukoek garaipena burutzeko.

Kontu handiz ibili beharko dira oraingo aurkariarekin, dominak borrokatu ohi baititu mota honetako txapelketetan. Tentuz aritu beharko dira halaber Paula Hermidarekin esaterako, baina eserlekuan ere min egin dezaketen beste jokalari batzuk izango dira.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak