Joko Olinpikoetan lehiatuko da J.C. García Gonzalez bizkaitarra

Joko Olinpikoetan lehiatuko da J.C. García Gonzalez bizkaitarra
(ARGAZKIA: ACBPhoto)

Juan Carlos García Gonzalez epailea olinpiarra izango da abuztuan Río de Janeiron ospatuko diren Olinpiar Jokoetan, ACBk iragarrita. Zorionekoa saskibaloi eta arbitraje bizkaitarrarentzat.

Aparta haren kurrikuluma. 18 denboraldiz aritu da ACBn, errege-koparen hainbat finalen zuzentzaile, 2014. munduko txapelketaren hirugarren postua, Ameriketako txapelketaren bi final eta Euroligako beste hainbat partidu.

Honakoak izan ziren bere hitzak ACBren aurrean: “Oso handia da nire ilusioa. Oso zaila da jakin orduko sentitu nuena deskribitzea. Zoriontsu izatea baino askoz gehiago da”. Zentzu horretan, sari hau prestaketa-maila zabal eta Endesa Ligan eta Europa mailan ibilitako bide luzeak eskaini diola adierazi du.

Estatu-maila aldetik Joko Olinpikoetan izango den epaile bakarra izango dugu Juan Carlos García Gonzalez. Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren partetik, zorionak!

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak