Jon Kamiruaga eta Adrián Yáñez entrenatzaileen adierazpenak

Jon Kamiruaga eta Adrián Yáñez entrenatzaileen adierazpenak
Bai Araba eta baita ere Gipuzkoaren aurka jokatutako bi partiduetan garaile atera da Bizkaia neska eta mutilen aldetik, jarraian Jon Kamiruaga eta Adrián Yáñez entrenatzaileen adierazpenak.
Mutilen aldetik, hala baloratzen zuen Kamiruagak txapelketan lortutako emaitza: “Partidu ezberdin bi egon dira. Uste baino askoz errazago irabazi genuen Arabaren aurka, eta gaurkoa irabazteko berriz gehiago sufritu behar izan dugu. Bereziki gaur oso-oso ondo hasi da Gipuzkoa, baina azpimarratzekoa da gure aldetik bigarren zatian egindako lana, ongi defentsan eta erraztasunez erasoan defentsa horri esker”.
Halaber, belaunaldi honi dagokionez, jokalari altuak, fisikoki indartsuak eta beste urteekin alderatuta teknikoki hobeak direla nabarmendu du. “Kontutan hartu bhear ditugu gainera, txapelketan bertan egon ez diren beste umeak, ez soilik egon ahal izan diren hamabiak. Maila oro har oso altua da eta funtsezkoa da jakina haiekin lan egiten jarraitzea etorkizunean ahalik eta maila gorenera iristeko. Uste dut Javi izan dela aurten guztien artean ondoen ibili dena, fisikoki eta haren altuera dela eta, baina benetan guztiek irabazi dute kolektibo gisa”.
Yañezek, bestalde, hamarreko kalifikazioa eman dio taldeari jokoari dagokionez eta bizi duten etxekotasuna ere azpimarratu du. nolanahi ere, funtsezkoa kontsideratu du aurreko hiru hilabeteetan zehar egin beharreko prestaketa.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak