Alberto Cea: “Lehial mantendu gara gure estiloarekiko”

Alberto Cea: “Lehial mantendu gara gure estiloarekiko”

Denboraldiaren balantzea egin du Ausarta Barakaldo EST-ren entrenatzaile Oscar Ceak, bderatzi urtez geroztik Lehen Maila Nazionala berreskuratu ondoren. Hura zen helburua, eta hala erdietsi da azkenean: “Gazteago bihurtu genuen taldea duela pare bat urte; 2014an, halaber, mantentzea zen gakoa eta aurrekoan berriz, lehen 5  postuen artean sartzea”. Final Four-era iritsi ziren, eta bertako finalera izan ere, baina horretan bertan behera gelditu zitzaizkien aukerak. “Aurten, partidu guztietan lehiakortasun tinkoz aritzea planteatu genuen. Finalean sartu eta azkenean igotzea lortu dugu”.

Horren harira, urte osoan zehar lan gehiena defentsan zentratu izana aitortu du, zentzu horretan talde hoberena izanik. “Aipatzekoa da herrian nesken saskibaloiak -zenbaitetan ahaztua- asteburuontan bizitako giroa honekin lotutako kultur eta gizarte-ekintzei esker. Ospatzeko garaia dugu une honetan beraz, baina berehala hasiko gara datorren urteari begira Lehen Mailan jokatuko duten kolektiboa zehazten, dagoeneko zertxobait aurreratuta badugu ere”, adierazi du amaieran entrenatzaileak.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak