75. urteurrena: Bizkaiko saskibaloiaren historiaren zertzelada batzuk, ‘Bizkaiko saskibaloiaren 75 urte’ erakusketan

Bilboko Zabalgune plazan aurkeztu da Bizkaiko saskibaloiaren historiako erakusketa ostegun honetan. Bertan izan dira, besteak beste, Carlos Sergio eta Oihane Agirregoitia ordezkari instituzionalak, baita beste hainbat klub bizkaitarrenak ere. Bobby Knight eta Txus Bidorreta gisako entrenatzaileek sinatutako baloiak, Bilbao Basket, Gernika Bizkaia eta Bidaideak BSR estatu-mailako, eta antzinako Águilas edota Kas taldeen kamisetak, liburuak eta…

All Star-ean aitortu izango dira Bizkaiko MVP-ak

Segitzen dute Bizkaiko Saskibaloi Federazioko 75 . urteurrenaren ekitaldiek. Asteburu honetan, halaber, Bizkaiko MVP-ak aitortu izango dira bihar, All Star Day-ean. Zentzu honetan, 2016. honetan Bilbao Basket, Gernika Bizkaia eta Bilbao BSRko kantxetan bisitari edota lokal gisa jokatutako federatutako bizkaitar guztiei  domina bana entregatuko zaie Federazioko presidente eta Batzorde orokorraren izenean. Aukera ezin hobea, Bizkaian trebatutako…

75. URTEURRENA: Dominion Bilbao Basket, Gernika Bizkaia eta Bilbao BSR, prest All Star Day-rako

Ostegun honetan argazki historikoa egin da Bilbao Arenan. Izan ere, gure goi mailako taldeak, Dominion Bilbao Basket (ACB), Gernika Bizkaia (Emakumezkoen Liga) eta Bidaideak Bilbao BSR (Ohorezko BSR Maila), elkarrekin izan dira entrenatzen eta 75. urteurrenaren kamiseta jantzi dute. Argazkian talde osoak agertzen dira, eta haiekin, Oihane Agirregoitia, Bilboko Udalaren Kirol zinegotzia, Germán Monge, BiSF-ren…

Parte har ezazu All Star Day egunean

All Star Day eguna antolatu du Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta hura larunbat honetan ospatuko da Bilbao Arenan, martxoaren 19a alegia, 75. urteurrenaren ekitaldien artean nagusienetakoa. Bilbao Basket eta Gernika Bizkaiaren partiduak izango dira protagonista, baina beste hainbat jarduera egongo dira; horien artean, Bi Belaunaldi lotzen dituen txapelketa esaterako. Hona hemen bertan parte hartzeko informazioa: 2004,…

‘Saskira Jaurtitzen’ segitzen du saskibaloi bizkaitarrak

Dakizuenez, 75. urteurrenarekin batera ekitaldi nagusienetako bat dela ‘Saskira jaurtitzen’ delakoa, eta horretan jarraitzen du Bizkaiko Saskibaloi Federazioak beste hainbat pegatina inguruko klubei eskainiz. Lauro Ikastola, Berrio Otxoa eta Basauriko Ikastola bildu ziren ekimenera eta honakoan hogei bat klubei entregatuko zaizkie. Eguna: 2016/03/12 (larunbata) Ordua: 17:45 Tokia:LA CASILLA PABEILOIA Klub partaideak: UNAMUNO, OTXARKOAGA, COLEGIO DE ABOGADOS,…

75. urteurrena: hurbil zaitez saskibaloiaren kamioira

Larunbat honetan -otsailak 27-, saskibaloia kale bilbotarretan murgilduko da, konkretuki Bailén kalean (Concordia geltoki aurrean). Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, Bizkaia Basket Fundazioa eta Bilbao Basketi esker Errea kirol-markak kamioi bat aparkatuko du ingurune horretan saskibaloiaren hainbat kontu erakusteko prest, Federazioaren 75. urteurrena ospatzeko beste ekitaldi bat osatuz. Errea Truck izenez identifikatu ahal izango da garraioa, zeinean…

Eros itzazu sarrerak Globetrotters ikusteko Federazioaren bitartez eta %20ko deskontua lortu

Herenegun jakinarazi genizuenez, maiatzaren 19an Globetotterrak izango ditugu gurekin Bilbao Arena kantxan. Saskibaloia eta ikuskizuna lotzeko modurik ederrenetarikoa seguru asko. Horrekin batera, sarrerak Federazioaren bitartez erosita, %20ko deskontuaz gozatzeko aukera izan dezakezuela informatzen dizuegu (beherapen horretatik salbuetsita daude ordea lehenengo lerrokoak eta VIP sarrerak). Alabaina, deskontu berak ez du bestelako promozioetarako balio izango. Hona hemen…