Ametx Zornotzak seigarren bukatu du eta Óbilaren aurka jokatuko ditu play offak

Estatu mailako txapelketak azkenetan dira eta gure taldeak play offak lehiatzeko ondo kokatuak daude sailkapenean. Ametx Zornotzak seigarren bukatu du Liga eta horrenbestez igoerako play-offak Avilako Carrefour “El Bulevar” taldearen aurka jokatuko ditu, kantxa faktorea aurka duela. Santurtzik ere asteburu bikaina izan du. Moreek Ardoiri irabazi diete eta hirugarren postua hurbil dute. Bidaidek ere lauko…

Play-Offetara hurbiltzeko balio duten garaipenak

(ARGAZKIA: ACB Photo/J. Alberch) Orokorrean jardunaldi ona izan da gure taldeentzat, izan ere RETAbet Bilbao Basket, Ametx Zornotza eta Santurtzik lorturiko garaipenek play-offetean sartzeko aukera ematen die. ICL MANRESA 79 – RETABET BILBAO BASKET 86 Irabazi beharra zegoen eta horrela egin zen. RETAbet taldeak laugarren garaipena eskuratu zuen jarraian eta play-offetara sailkatzeko aurkari zuzen baten…

GDKO Ibaizabal eta Santurtzik bere partiduak galdu dituzte eta Igoera Faseak jokatzea zailago dute

GDKO Ibaizabalek era Santurtzi taldeek ezin izan zituzten beraien partiduak irabazi. Galdakaokoek Universidad de Oviedoren aurka galdu zuten ezustean eta Santurtzik puntu bakarragatik Pas Pielagos taldearen aurka. Talde biek urrunago dute igoera fasea porrot hauek jaso ondoren. RETABET BILBAO BASKET 82 – MONTAKIT FUENLABRADA 76 Bigarren garaipena jarraian RETAbet Bilbao Basket taldearentzat eta berriz ere…

Lointek Gernika Bizkaia eta Zornotza, etxetik kanpo irabaztea lortu duten talde bakarrak

Asteburu zaila zuten aurretik talde bizkaitarrek estatu mailako txapelketetan. RETAbet Bilbao Basket izan ezik gainontzekoek etxetik kanpo jokatzen zuten eta hauetatik soilik Lointek Gernika Bizkaia eta Zornotza izan ziren irabazteko gai. Beltzezko gizonek irabaztea lortu zuten eta horrela bolada txarrari agur esan diote. RETABET BILBAO BASKET 81 – TECNYCONTA ZARAGOZA 77 Lau porrot jarraian sufritu…

Gure talde adierazgarrienek huts egin dute, soilik Zornotzak eskuratu du garaipena

(RETABET ARGAZKKIAK: ACB Photo/A. Arrizabalaga) Batzuek atseden gehiago izan dute, beste batzuek gutxiago edo bat ere ez, dena dala, pasa den asteburuan estatu mailako lehiaketa guztiek berriz ekin diote, talde bizkaitarrak bertan daudelarik. RETAbet eta Lointek taldeek ez zuten zorterik izan.Soilik Zornotza izan zen gai bere partidua irabazteko. Santurtzi eta Bidaideak taldeek datorren asteburuan ekingo…

GDKO Ibaizabal eta Santurtzik sailkapeneko behealdeko taldeen aurka irabazi dute

Soilik GDKO Ibaizabal eta Santurtzik lortu dute asteburu honetan garaipena. Talde biek, jaitsiera postuen inguruan dauden taldeen aurka jokatu beharra zuten, eta nahiko eroso lortu zuten garaipena. RETAbet eta Zornotza ez ziren ondo aritu Valentzian eta Zornotzan. Lointek Gernikak ezin izan zuen irabazi IDK Gipuzkoa taldearen aurka derbian eta Bidaideakek porrota jaso du Albaceten. VALENCIA…

“10 bat” bizkaitarrentzat estatuko lehiaketetan

Asteburu biribila gure taldeentzako estatuko lehiaketetan. Retabetek gehiegi sufritu gabe irabazi zion Joventuteri, Lointekek Koparako sailkapen zuzena lortu du matematikoki, Ametx Zornotzak liderrari irabazi dio Larrean, GDKO Limari irabazi zion eta Santurtzik Ulacia Gruporen aurkako partida erraz irabazi zion, partidu osoa kontrolatuz. Bidaideakek Modebari irabazi zion. RETABET BILBAO BASKET 83 – JOVENTUT 70 “Beltzezko Gizonen” bolada…

Hiru garaipen eta porrot bat

(FOTO: ACB Photo/A. Arrizabalaga) Bizkaiko elite bi taldek atseden hartu zuten jardunaldi honetan, Lointek Gernika Bizkaia eta Bidaideak Bilbao BSR hain zuzen. Garaipenak Retabet, GDKO Ibaizabal eta Santurtzik eman ziguten. Hirurek erraz irabazi zuten, atsedenaldia eta gutxira partidak erabakita utziz. Irabazi ezin izan zuena Ametx Zornotza izan zen, aurkariaren saskiratze erritmo altua jarraitu ezinik geratu…

Jardunaldi ona, talde bizkaitar guztiek irabazi dute, Santurtzik izan ezik

 (ARGAZKIA: Pablo Lanza) Ia partida guztiak irabazi dituzte gure taldeek. Bizkaiko Elitezko saskibaloia zorioneko dago. Dominion Bilbao Basketek Barcelonari irabazi zion eta lidertzan dago. Lointek Gernika Bizkaiaak CREFri irabazi zion eta hirugarren postuan dago bera bakarrik, Zornotzak Albaceteri aurre egin zion eta GDKO taldeak berriz ere garaipena lortu zuen Añares Riojaren aurka. Gure taldeen artean…

Ziklo berria Dominion Bilbao Basketentzat

Mugimendu asko izan dira uda honetan Dominion Bilbao Basket taldean.Presidente aldaketa,entrenatzaile aldaketa eta aurpegi berri asko jokalarien artean. Jarraian gertatutakoa laburbiltzen eta “beltzezko gizonen” aurre-denboraldia azalduko dizuegu. Talde Bilbotarrean izandako lehen aldaketa nagusia Sito Alonsoren irteera eta Carles Durán teknikoaren ailegaera izan da. Entrenatzaile Kataluniarra Valencia Basketetik dator eta bi denboraldirako sinatu du. Berarekin Carlos…