Lointek Gernika Bizkaia eta Zornotza, etxetik kanpo irabaztea lortu duten talde bakarrak

Lointek Gernika Bizkaia eta Zornotza, etxetik kanpo irabaztea lortu duten talde bakarrak

Asteburu zaila zuten aurretik talde bizkaitarrek estatu mailako txapelketetan. RETAbet Bilbao Basket izan ezik gainontzekoek etxetik kanpo jokatzen zuten eta hauetatik soilik Lointek Gernika Bizkaia eta Zornotza izan ziren irabazteko gai. Beltzezko gizonek irabaztea lortu zuten eta horrela bolada txarrari agur esan diote.

RETABET BILBAO BASKET 81 – TECNYCONTA ZARAGOZA 77

Lau porrot jarraian sufritu eta gero, garaipena lortu zuen RETAbet Bilbao Basket taldeak. Mumbruk bidea erakutsi zion bere taldeari eta markagailuan aurretik jartzeko balio izan zion. Aragoikoak ez zeuden amore emateko prest eta bigarren zatian bilbotarren defensa estutzeko saiakera egin zuten Casadevallen mutilek, baino bilbotarrek abantaila mantentzeko lan ona egin zuten. 10 minuturen faltan 59-54. Tecnycontak gehiago estutu zuen baina orduan etorri ziren Miribillako zaletuak altxarazi zituzten Salgadoren hirukoak. Azken minutuetan Bilbotarrek ongi erantzun zieten Zaragozakoen erasoei.

QUESOS EL PASTOR 56 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 69

Lointek Gernika Bizkaia, Quesos El Pastor baino gehiago izan zen Zamoran- Defentsan ondo antolaturik eta erasoan oldarkor, ideia argiekin eta Anisha Carterren partidu borobilarekin. Carter Emakumezkoen Ligako MVP izendatu zuten. Bigarren laurdenean eginiko joko bikainari esker 4-17ko partziala eskuratu zuten eta atsedenaldirako dena erabakita zegoen. Hamabigarren garaipena Gernikarrentzat eta hirugarren postuan sendo.

ARCOS ALBACETE BASKET  61 – AMETX ZORNOTZA 71

Zornotzak jaitsiera postuak urrunago ikusten ditu Arcos Albaceteri irabazi eta gero. 3-4 garaipeneko aldea du beheko postuetatik eta gauza garrantzitsuagotan pentsatzen asteko aukera du.Vasilije, Viucetic eta David Iriarteen bajak zituzten zornotzarren baina ala eta guztiz ere partidua ondo hasi eta erritmoa mantentzeko gai izan ziren hirugarren laurdeneko hasiera arte,37-52. Etxeko taldeak 13-1eko partziala lortu zuen baina Estalayo eta Falzonen saskiratzeek lasaitasuna ekarri zuten, garaipena Bizkaira ekarriz.

AÑARES RIOJA ISB 66 – GDKO IBAIZABAL 60

Euskal derbi polita eskaini ziguten ISB eta GDKO taldeekin. Eraso asko egon ziren eta talde biek lehen laurden ederra eskaini ziguten, 19-23. Defentsan lana handitzen doan zen  baina oraindik Ibaizabal aurretik zen 29-35. Partidua erotu egin zen eta Azpeitiarrek Galdakaokoen defentsako hutsegiteak eta saskiratze ezak aprobetxatu zituzten garaipena etxean uzteko.

GRUPO DE SANTIAGO AUTOMOCIÓN 75 – CB SANTURTZI 58

Santurtzik porrota jaso zuen Burgoseko lurretan. Talde moreak sailkapeneko goiko postuetan ez dagoen talde baten aurka galdu zuen eta horrek, goiko postuetara heltzeko aukerak murrizten dizkio. Ezkerraldekoak ondo hasi ziren baina bigarren laurdenean hutsegite asko egin zituzten, 20.minutuan 36-26. Mikel Sainz de La Mazaren hutsunea asko igarri zen eta ezin izan zuten partiduari buelta eman. Azkenean , espero ez zen porrota.

ABECONSA BASKETMI FERROL 68 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 66

Bigarren partidua jarraian etxetik kanpo eta bigarren porrota. Ferrolekoak aurretik jarri ziren lehen momentutik eta Txurdinagakoek atzetik joan ziren partidu osoan, atsedenaldian 33-27. Bilbao BSR taldeak momentu onak jokatu zituen, batez ere Turek eta Garciaren jokoari esker, 12 segundoren falta berdinketa lortuz. Defentsa ona erakutsi zuten eta luzapena jokatu zuten. Basketmik ideia argiak zituela igarri zen eta garaipena Galiziako lurretan geratu zen.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak