PROYECTO ELITE ACUERDO FIRMA BIZKAIA

Bizkaiko emakumezkoen Elitezko saskibaloiaren aldeko apustua

Indarrak batu, eskua elkarri emanda aurrera egin, edozein gauza Bizkaiko emakumezkoen saskibaloiaren alde, eta bereziki jokalari bizkaitarren alde, kanpora joan gabe garatzeko aukera izan dezaten. Asmo horrekin, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak Gernika KESB eta Ibaizabal STk barne hartuko dituen poriektua martxan jarri du bigarren urtez jarraian, ostegunean akordioa sinatu eta gero. Informazio gehiago, hemen.  

urreta

Derrigorrezko zita Bizkaia GDKOrekin Urretan

Emakumezkoen Ligako azken jardunaldia asteburu honetan jokatuko da, eta Bizkaia GDKOk aukera gehiagorik ez du. Larunbatean Liga Erregularra amaitzen da, eta Bizkaia GDKOk bere etorkizuna aldi berean bi kantxatan jokatuko du. Alde batetik, Urretan bere afizioaren aurrean derrigorrez irabazi beharreko partidua dute. Beste alde batetik, Ángel Nieton, Zamora eta Mann Filterren arteko neurketan. Partidua irabazi…

mumbrú real madrid acb

Gernika Bizkaiak eta Santurtzik baino ez dute irabazi

(ACB PHOTO/A. Arrizabalaga) Orokorrean emaitza kaxkarrak gure ACB eta FEB txapelketetako taldeentzt. Jokatu diren 6 partiduetan, talde bizkaitarrek bi partidu baino ez dituzte irabazi, Gernika Bizkaiak eta Santurtzik. Gernika Bizkaiak, beraz, lehenengo posizioan jarraitzen du, eta Santurtzi ere goiko posizioetan mantentzen da. Bestalde, Bilbao Basketek Real Madrilen aurka Miribillan galdu zuen, baina emaitza ez zen…

liga femenina gdko ibaizabal mann filter

Talde bizkaitarrentzat emaitza zeharo ezberdinak asteburu honetan

Asteburu honetan emaitza zeharo ezberdinak egon dira ACB eta FEB txapelketetan. Gernika Bizkaiak eta Zornotzak etxetik kanpo euren partiduak irabazi zituzten, Gernikaren kasuan lehenengo posizioan jarraitzeko eta Zornotzaren kasuan, aldiz, goiko posizioetara begira jartzeko. Bilbao Basketek eta Bizkaia GDKOk euren partiduak galdu zituzten, eta Bizkaia GDKOk mailari eusteko borrokan aurrera pauso bat emateko aukera aparta…

ACB eta FEB txapelketetako partidu gehienak azken minutuetan erabaki dira

Emozio handiko asteburua bizi dugu ACB eta FEB txapelketetan partidu ugari azken segundoetan erabaki baitira. Zornotzak, Gernika Bizkaiak eta Centros de Estudios Mikeldik azken minutuetan euren partiduak erabaki zituzten, baina zoritxarrez, Bilbao Basketek eta Bizkaia GDKOk ezin izan zuten garaipena erdietsi, partidu bietan berdintasuna nagusi izan arren. Bestalde, EBAn Santurtzik eta Askartzak euren partiduak galdu…

PERFUMERIAS IBAIZABAL GDKO

Bizkaia GDKOk ezin izan zion Perfumeriasen erritmoari eutsi eta Zornotzak Caceresi irabazi zion

Asteburu honetan Bilbao Basketek Malagako Errege Kopan parte hartu ez duen arren, interes handiko partidu ugari jokatu dituzte FEB txapelketetan diharduten talde bizkaitarrek. Emakumezkoen Ligako liderra Galdakaon jokatzen zuen, eta erraz irabazi zion Bizkaia GDKO (36-63). Saskibaloi estataleko historio batek, Caceresek, gure lurraldeetara heltzen zen Zornotzaren aurka jokatzeko, eta Amorebieta-Etxanoko taldeak, David Queroren zuzendaritzapean, (77-69)…

Bilbao Basket - Estudiantes

Bilbao Basket Tuenti Movil Estudiantesen aurka nagusi, eta Bizkaia GDKOk garaipenari ihes egiten utzi zion

Bilbao Basketek erraz irabazi zion Tuenti Movil Estudiantesi 72-55, talde bilbotarra bigarren garaipen jarrai eskuratuz, azkeneko posizioetatik ihes eginez; gertalari bizkaitar bi aurrez-aurre izan zituen partiduan. Garaipena, beraz, belzdun gizonentzat. Emakumezkoen Ligan, Bizkaia GDKOk ezin izan zuen Zaragozan Mann Filter garaitu, partidu berdindua izan arren. Estitxu Ibaretxeren neskek eskura izan zuten garaipena, baina amaieran zaragozarrak…

Araia Peña LF2 Gernika

Gernika Bizkaiaren multzoaren buruzagitza eta Askartzaren bigarren garaipena asteburuko gertaera positiboak izan dira

Asteburu honetan ez dira emaitza positibo askorik egon Endesa ligan eta FEB txapelketetan diharduten talde bizkaitarrentzat. Bilbao Basketek eta Bizkaia GDKOk sailkapeneko azken posizioetan jarraitzen dute, garaipen bana dutelarik, eta asteburu honetan ezin izan dituzte euren partiduak aurrera eraman. Zornotzak puntu bakar batengatik galdu zuen Adecco Platako euskal derbian Iraurgiren kontra. EBA ligan, Askartzak bere…