VII. Elkartasun Afarian berrogeita hamar urte dituzten klubak omenduko dira

BizkaiaBasket fundazioak Bizkaiko Saskibaloiaren VII. Elkartasun Afaria ospatuko du, non Saski Sariak emango diren. Aurtengo edizioan berrogeita hamar urte beteak dituzten Bizkaiko Klubei omenduko zaie. Afaria Iberdrola Dorreko Jatetxean ospatuko da Azaroaren 18an, ostirala, 21:30etatik aurrera. Menu bakoitzaren prezioa 40 eurokoa izango da eta helburua “Benin-erako baloiak programarako” dirua lortzea da. Afarian bertan, Beninen izan…

75. Urteurrenaren gala historikoa ETA AFARIA LASTER!

Honakoa azken astea Federazioak 75. urtebetetzearen harira ospatuko duen Gala edo osteko afarian izena emateko. Bi ekimen ezberdin dira, ez dute zertan elkarrekin joan behar (alegia, bakoitzak erabaki dezake batera, bestera ala bietara azaldu nahi duen). Eguna, ekainak 17 Euskalduna jauregiko jatetxean. Saskibaloi bizkaitarraren galari ekingo zaio lehenik eta behin urtero lez, denboraldiko talde eta…

Afaldu zure klub edo taldearekin 75. Urteurrenaren Galaren afarian

Ekainaren 17an ospatuko da Federazioak Euskalduna jauregian antolatutako afaria, haren 75. urtebetetzearen ekitaldi nagusienetako bat alegia (1941-2016). Klubei merezi duten aitorpena eta ekitaldia bera ahaztezina izatea espero dugu. Jarduera bat dago prest hasieran eta gero eraikinean bertan dagoen Jauregia jatetxean jarraituko du ospakizunak. Klub bakoitzeko zuzendari, entrenatzaile eta jokalariak egoteko aukera izaten da, zuen egokitasunera…