MINIKOPA: Dominion Bilbao Basketek UCAMen aurka jokatuko du finalerako pasea

(ARGAZKIA: ACB Photo) Asteartean 13:00etan  Endesa Minikopako Fase Finalera sailkatzeko kanporaketa erabakigarria jokatuko du Dominion Bilbao Basketek Gasteizen, ACBko Errege Koparekin bat etorriz. Talde Bilbotarreko kide guztiak Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Teknifikazio eta Talentua atzemateko programaren kide dira eta UCAM taldearen aurka jokatuko dute. Haur mailako bizkaitarrak Andorra, Juventut, Estudiantes eta Real Bestisen taldean zeuden. Bi…

Al-Qázeres eta Fuenlabrada izango dira Gernika eta Bilbao Basketen lehen aurkariak

Irailaren 28an hasiko du Liga Gernika Bizkaiak Extremadurako Al-Qázeres taldearen aurka eta Urriaren 1ean edo 2an ekingo dio liga hasierari Dominion Bilbao Basketek Montakit Fuenlabradaren aurka Madrilen. Emakumezko Ligaren egutegia pasa den astean egin zuen ofizial Espainiako Federazioak. Hirugarren denboraldia izango da gorengo mailan Gernikarrentzat eta aurreko ekitaldietako maila berdintzea izango dute helburu. Mario Lopezen…

Play-offik gabe gelditu da Bilbao Basket Raül Lópezen agurraren egunean

Bukatu da denboraldia estatu mailako txapelketetan parte hartutako talde bizkaitarrentzat, azkenean notizia txar batekin, Bilbao Basketen porrota CAI Zaragozaren aurka alegia. Mingarria, parean eman beharreko emaitzak mesedegarriak zirela kontuan izanda. Zoritxarrez, Sastrek bere joko-zelaitik jaurti zuen saskiraketak play-ffetatik kanpo utzi zuen taldea. Hori bai, behar bezala agurtu zuen Raúl López Bilbao Arenako publikoak. Saskibaloi modernoaren…

Ligako boskotean kontsideratu dute Alex Mumbrú baita eta Endesa saria jaso ere

Badu zer ospatzeko Bilbao Basketen buruak. Denek onartu dute jokatutako denboraldi zoragarria. Alabaina, aintzat hartu dute urteko boskotean eta 2015-16ko Endesa saria entregatu zioten atzo bestalde. Zale, hedabide, entrenatzaile eta jokalariek hartzen dute Endesa ligako boskote hoberena urtez urte. Zehazki honetan, Real Madrileko Sergio Rodríguez, Laboral Kutxa Baskoniako Darius Adams, Dominion Bilbao Basketen Alex Mumbrú…

Era hoberenean bukatu du denboraldia Santurtzik

Bi talde geratzen zaizkigu azken hilabeteontan FEB txapelketei dagokienez. Easoren aurkako garaipena eskuratuz amaitu zuen Santurtzik bigarren postuan, nahiz eta LEB Platara igotzeko promozioan sartu ezin. Rio Natura Mombusen kontra amore eman zuen Bilbao Basketek bestalde luzapenean eta zain egon beharko gara beraz azken bi jardunaldietan zer gertatzen den jakitearren, play-offei begira jakina. Galiziarrak hirukoen…

Soilik GDKOk lortu du garaipena

Ez da asteburu batere ona izan. Denboraldia bukatutzat ematen du Ametx Zornotzak azken porrot honen ostean play-offak jokatzeko aukera guztiak ihes egin baitzaizkio; Bilbao Basketek Real Madrilen aurka galdu baina aurre egin zion horri behintzat; Santurtzik Mondragonen porrota jasan zuen ere; eta Amiaben kontra galdu zuen bestalde Bidaideak. REAL MADRID 102 – DOMINION BILBAO BASKET…

Aurrerapauso handia eman du GDKO Ibaizabalek mailara igotzeko sailkapen-fasean sartzeko

Logika eta txapelketaren garapenek Nesken Ligako Lehen mailan egoteko sailkapen-fasean sartu daitezkeela erakutsi arren, baieztatu beharra dauka oraindik ere GDKO Ibaizabalek. Horretarako, garaipen bat gehiago beharko dute, eta zoragarria izango litzateke hurrengo asteburuan lortzea euren zaleekin ospatu dezaten. Santurtzik bestalde kolider jarraitzen du eta maila-igoera fase horretan egotea ere du xede. Gernika Bizkaiak gainera Kopan…

Errege-kopa: Bilbao Basketen ametsa zapuzten du Gran Canariak

Finalaurreko norgehiagoka galdu zuen Bilbao Basketek herenegun Herbalife Gran Canariaren aurka. Min handiko porrota gainera, kontuan izanda hirugarren laurdeneko erdialdera iritsita errenta +19koa zela. Bizkaitarrek erasoan guztiz trabatu, eta kanariarrek bete-betean asmatu zuten euren saskiraketa eta hirukoekin. Gauzak horrela, gerta zitekeen final historikoak ihes egin zion Sito Alonsoren taldeari. Sentsazio ederrekin atera ziren beltzak. Hannahren…

Errege Kopa: finalaurrekoan sartu da Bilbao Basket, ate nagusitik

Bilbao Basketen seigarren partaidetza izan da honakoa, eta finalaurrekorako sailkapena lortu zuen atzo ate nagusitik gainera! 72-73 garaitu zuen Bartzelonaren kontra, primerako partidua eginez. Gauzak horrela, Herbalife Gran Canariaren aurka jokatuko dute hurrengo partidua bihar, 19:00etan. Ruoff izan zen gako nagusietako bat. Hau da bizkaitarrek txapelketa honetan eskuratutako bigarren egitandia; bestea, hain zuzen, aurkari beraren…