Lointek eta Bidaideak taldeek estu hartu dituzte liderrak baina ezin izan dute garaipenik lortu

Emaitza onak gure taldeentzat azken jardunaldian. Bilbao Basketek ez zuen partidarik, Zornotza eta GDKO Ibaizabal taldeek garaipenak lortu zituzten etxetik kanpo, Santurtzik garaipen garrantzitsua lortu zuen etxean Easoren aurka. Lointek eta Bidaidek taldeek ezin izan zuten garaipenik lortu liderren aurka. GIRONA 59 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 55 Ezustekoa ematetik gertu egon da Lointek Gernika Bizkaia…

Jardunaldi ona, talde bizkaitar guztiek irabazi dute, Santurtzik izan ezik

 (ARGAZKIA: Pablo Lanza) Ia partida guztiak irabazi dituzte gure taldeek. Bizkaiko Elitezko saskibaloia zorioneko dago. Dominion Bilbao Basketek Barcelonari irabazi zion eta lidertzan dago. Lointek Gernika Bizkaiaak CREFri irabazi zion eta hirugarren postuan dago bera bakarrik, Zornotzak Albaceteri aurre egin zion eta GDKO taldeak berriz ere garaipena lortu zuen Añares Riojaren aurka. Gure taldeen artean…

Santurtzi SK, ilusioz beteriko proiektua eta gaztea

C.B.Santurtzi prest dago 2016/17 denboraldia abiatzeko. Lehen partida Grupo de Santiago Automoción taldearen aurka izango da urriaren 8an. Momentuz Euskal Kopa EBAn murgildurik dago eta talde morea berrikuntza askorekin  dator. Euskal Kopa berrian, Donostiako EASO Loquillo, Zarautzko Ulacia Grupo, Mondragon Unibertsitatea, Take Tolosa eta Santurtzi daude. Lehiaketa honetan denek denen aurka jokatuko dute txapelduna nor…

Era hoberenean bukatu du denboraldia Santurtzik

Bi talde geratzen zaizkigu azken hilabeteontan FEB txapelketei dagokienez. Easoren aurkako garaipena eskuratuz amaitu zuen Santurtzik bigarren postuan, nahiz eta LEB Platara igotzeko promozioan sartu ezin. Rio Natura Mombusen kontra amore eman zuen Bilbao Basketek bestalde luzapenean eta zain egon beharko gara beraz azken bi jardunaldietan zer gertatzen den jakitearren, play-offei begira jakina. Galiziarrak hirukoen…

Soilik GDKOk lortu du garaipena

Ez da asteburu batere ona izan. Denboraldia bukatutzat ematen du Ametx Zornotzak azken porrot honen ostean play-offak jokatzeko aukera guztiak ihes egin baitzaizkio; Bilbao Basketek Real Madrilen aurka galdu baina aurre egin zion horri behintzat; Santurtzik Mondragonen porrota jasan zuen ere; eta Amiaben kontra galdu zuen bestalde Bidaideak. REAL MADRID 102 – DOMINION BILBAO BASKET…

ACB, BILBAO BASKET, FUENLABRADA

Nolabaiteko bermea dute gure taldeek play-offei begira

Oro har, asteburu ona play-offak edota maila-igoera ikusmiran duten taldeentzat, kasuan kasu. Garrantzizko garaipena lortu zuen Bilbao Basketek, ongi jokatu zuen Bidaideak BSR bere partidua irabazi eta ondo sailkaturik segitzeko eta propioa egin zuen Santurtzik, liderra gertutik mehatxatuz. Porrota jasan zuen Ametx Zornotzak azken jardunaldia erabakigarria izango zaielarik, eta amore eman zuen GDKO Ibaizabalek, behin…

Igoera-fasean GDKO Ibaizabal, play-offak eskuratzear Ametx Zornotzak eta goiko postuetan segitzen du Santurtzik

All Star Day-ko asteburuarekin batera, notizia positibo gehiago kontatu behar: azkenik lortu zuen GDKO Ibaizabalek igoera-faserako sailkapena Liga Orokorra bukatzeko hiru jardunaldi falta direla. Horrez gain, beste garaipen bat erdietsi zuen Ametx Zornotzak ere, play-offak jomuga izanik. Pena da ordea jardunaldi honen ostean santurtziarren kolidergoa bertan behera gelditzea, Valladoliden porrota jasan ondoren. Dominion Bilbao Basketek…

Aurrerapauso handia eman du GDKO Ibaizabalek mailara igotzeko sailkapen-fasean sartzeko

Logika eta txapelketaren garapenek Nesken Ligako Lehen mailan egoteko sailkapen-fasean sartu daitezkeela erakutsi arren, baieztatu beharra dauka oraindik ere GDKO Ibaizabalek. Horretarako, garaipen bat gehiago beharko dute, eta zoragarria izango litzateke hurrengo asteburuan lortzea euren zaleekin ospatu dezaten. Santurtzik bestalde kolider jarraitzen du eta maila-igoera fase horretan egotea ere du xede. Gernika Bizkaiak gainera Kopan…

Zorigaiztoko emaitzak derbietan

Emaitza latzak Bilbao Basket eta Ametx Zornotzak jasandakoak talde bizkaitarrek asteburuan zituzten bi derbietan. Bilbotarrek 108-62 galdu zuten Baskoniaren aurka eta zornotzarrek bestalde zentzagarria jaso zuten Sammic ISBren kontra. Bitartean, hobe aritu ziren Santurtzi edota GDKO. Hasieratik amaiera arte nagusi izan ziren gasteiztarrak oso. Bilbao Basket ez ezin izan zuen ia partiduan sartu ere egin…