Nolabaiteko bermea dute gure taldeek play-offei begira

ACB, BILBAO BASKET, FUENLABRADA
ACB, BILBAO BASKET, FUENLABRADA

Oro har, asteburu ona play-offak edota maila-igoera ikusmiran duten taldeentzat, kasuan kasu. Garrantzizko garaipena lortu zuen Bilbao Basketek, ongi jokatu zuen Bidaideak BSR bere partidua irabazi eta ondo sailkaturik segitzeko eta propioa egin zuen Santurtzik, liderra gertutik mehatxatuz. Porrota jasan zuen Ametx Zornotzak azken jardunaldia erabakigarria izango zaielarik, eta amore eman zuen GDKO Ibaizabalek, behin goi-mailan egoteko sailkapen-fasean sartutta.

DOMINION BILBAO BASKET 86 – MONTAKIT FUENLABRADA 71

Erraz eta eroso bilbotarrek Fuenlabradaren aurka lortutako emaitza, 86-71, baina hala ere ez zen lan makala izan. Indartsu hasi ziren Jota Cuspineraren jokalariek; 4-5 minutuko tartean, berriz, Bogris eta Begic barne-jokaldietan nagusitu ziren markagailua euren alde berreskuratzeko, baita Dejan Todorovic ere kanpoko jaurtiketekin. Atsedenean, 43-30. Hortik aurrera, lokalek egoera kontrolatu zuten, bisitarien azken orduko ahaleginak bertan behera utziz.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 92 – CLÍNICAS RINCÓN AMIVEL 55

Bueltatu egin zen gurpildun aulkien saskibaloia Txurdinaga, Clínicas Rinconen kontra Bidaideak jokatutako primerako norgehiagokarekin batera. 92-55 azkeneko puntuazioa. Hasieratik kudeatutako partidua, zoriontzeko defentsa eta jaurtiketen eraginkortasunari esker.

ARABERRI 90 – AMETX ZORNOTZA 83

90-83 galdu zuen Ametx Zornotzak Araberriren aurka bestalde, serio baina zenbaitetan bezala efizientzia handirik gabe funtsezko momentuetan. Harrezkero, azkeneko jardunaldira arte itxaron beharko dute play-ffetan sartzen direnentz jakiteko. Horretarako, zehazki, eurek irabazi eta Clínicas Rinconen porrotaren zain egon beharko dira.

CELTA 69 – GDKO IBAIZABAL 59

Galdakaoarrak, 69-59ko porrota jaso zuten Vigon eta hirugarren dira orain sailkapenean, Araskiren atzetik. Hori bai, play-offak ziurtaturik dituzte Estitxu Ibarretxeren neskak. Kasu honetan, saskitik gertu seguru aritu baziren ere, etxekoak hamar hiruko sartu zituzten perimetrotik diferentziak areagotzeko. Haatik, desabantaila hura nolabait murriztu zuten Roundtreeren eskutik hein handi batean, baina ez zen nahikoa suertatu, bere horretan jarraitu baitzuten Zeltakoak.

CB SANTURTZI SK 76 – LA GALLOFA 62

Santurtzik, azkenik, 76-62 irabazi zuen, une honetan Ardoyk duen lidergoa erdietsi nahian. iNtentsitate defentsibo eta jaurtiketen hautaketaz gozatu zuten Adanen mutilek. Ondo mugitu izan zen Torres, bai barne-jokoan, bai kanpoko zonaldean. Arazo nabarmenik gabe kudeatu zuten lehia osoa, oinarria kolektiboan finkatuz.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak