Kadeteen Fase Final oso irekiak espero dira asteburu honetarako

Asteburuan zehar hartuko dute tokia Bizkaiko Kadete neska eta mutilen finalak La Casilla pabiloian Federazioak antolatuta, haren 75. urteurrena aprobetxatuta bide batez. Lau neska-talde eta beste lau mutilei dagokienez. Hona iristeko, halaber, kanporaketa bat jokatu behar izan dute aurrez aldetik. Horra hor gurutzeen laburpenak: NESKAK Euskal Ligako bost, Maila Bereziko bi eta Lehen Mailako batek…

Bertan behera GDKOk igotzeko zituen aukerak

Garaipen bakarra lortu zuten galdakaoarrak euren multzoan, eta horrek Emakumezkoen Lehen Mailara igotzeko aukerarik gabe utzi die. 65-61 galdu zuten Fundal Alcobendasen aurka larunbatean jokatutako azken partidua. Bada, lehen partean nolabait berdinduta mantendu arren, madrildarrak kanpoko jokaldietan oinarritu ziren hein handi batean eta horiek sartu orduko behin betiko abantaila eskuratu zuten. Hala ere, Roundtree eta…

FF Junior Mutilak: Unamuno Bizkaiko txapeldun, Getxosaski txapeldunorde

Erabakita zegoen dagoeneko titulua atzoko partiduak jokatu aurretik, Unamunok irabazita baitzituen lehenagoko biak. Garaitu gabe amaitu nahi izan zuten halaber bilbotarrak, Loiola 70-56 irabazita. eta bigarren Ziorcontrol Getxo izan zen, Tabirakori 60-77 garaitu ondoren. Epailearen erabaki batzuen kontra agertu ostean, laster gelditu zen Tabirako zuzendaririk gabe aulkia uztera behartuta. Horrek, eta getxotarren asmatzea batik bat…

GDKO Ibaizabal, maila-igoera faserako prest

Ostegun honetatik igandera bitartean LF-an egoteko dauden bi postuak eskuratzeko lehiatuko dute GDKO Ibaizabal eta beste zazpik Extremaduran. Bertan lortu zuten halaber galdakaoarrak aurreko maila-igoera. Oroimen oso positiboak, beraz. Aurreko astean iragarri zituen Espainiako Saskibaloi Federazioak bakoitzari egokitutako ordutegi eta multzoak. Bigarrenean kokatuta dago GDKO Ibaizabal, Fundal Alcobendas, ADB Araski AES eta Grupo EM Leganésekin…