Kadeteen Fase Final oso irekiak espero dira asteburu honetarako

Makel Gómez: “Bildutako talde osatu bat gara”

Asteburuan zehar hartuko dute tokia Bizkaiko Kadete neska eta mutilen finalak La Casilla pabiloian Federazioak antolatuta, haren 75. urteurrena aprobetxatuta bide batez.

Lau neska-talde eta beste lau mutilei dagokienez. Hona iristeko, halaber, kanporaketa bat jokatu behar izan dute aurrez aldetik. Horra hor gurutzeen laburpenak:

NESKAK

Euskal Ligako bost, Maila Bereziko bi eta Lehen Mailako batek lehiatzen zuten finalak jokatzearren, partidu guztiak bikain eta emozioz beteak. Lehen Mailako La Salleren aurka aritu zen Gernika, erabateko jokoa jazoz. Hortik aurrera, ugariagoa izan da berdintasuna. Lan handia egin behar izan zuen La Sallek bereziki Askartzaren kontra, bi partiduen elkarren arteko diferentziak hamar puntura mugatuz. Euskal Ligako enfrentamenduan, ordea, Mungiak garaipen bikoitza lortu zuen Loiola Indautxuren aurka (50-53 eta 50-41), Kadete eta Juniorren Fase Final hauetan Indautxuko nesken plenua saihestuz. Sorpresa eman zuen bestalde Maila Bereziko Laurok Tabirako kanpoan utzita. Bueltako partiduan, alabaina, 49-52 irabazi eta aurretik kontran zekartzan 38-40ko emaitza gainditu zuen hala.

MUTILAK

Junior mailan gertatu bezalaxe, Kadeteetan ere Maila Bereziko Mikeldi Unamunori egin behar izan zion aurre Unamunok. Arazo handirik gabe irabazi zituzten bi partiduak, eta Bizkaiko titulua lortzen saiatuko dira Euskadiko txapeldunordeak. Sufritu zuen Loiola Indautxuk Dosa Salesianosen aurka, baina hurreneko norgehiagokan lortutako 10 puntuko abantailak -41-51- finalera iristea baimenduko zion ostera, bueltakoan 53-53ra berdinduz. Tabirakok Leioari aurre egin. Bi partiduak irabazi zituen kasu honetan ere, baina aurkaritza gogorra eskaini zuten leioatarrak: 58-61 eta 71-63 bi markagailuak.

Azkenik, average-ra jo behar izan zen Maila Bereziko bi taldeen artean, La Salle eta GetxoSaski hain zuzen. Amore eman zuten Bilbon jokatutako lehen partiduan 51-58 baina ostera finalean sartzea lortu zuten etxetik kanpo berebiziko garaipena eskuratuz, 54-69.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak