eba, santurtzi, ardoi, joseba iglesias

Santurtzi Sk taldeak Ardoiren aurka jokatuko du EBAko A multzoko pasea

EBA liga beti izaten da zaila. Multzo asko daude eta bakoitzak sailkatze sistema desberdin bat dauka. Denboraldi honetan gainera, Zilarrezko LEBera igotzeko Igoera Faseetarako sailkatze sistemak aldatu dira. Jarrian gure ordezkaria den Santurtzi SK taldearen aukeren berri emango dugu, zalantza guztiak uxatzeko. Asteburu honetan Ardoiren aurka jokatuko dute Zizur Nagusian. Helburua Igoera fasearen aurrekoa jokatzea…

GDKO Ibaizabalek (59-57) irabazi dio Cortegadari eta Fasearekin amesten jarraitzen du

GDKO taldeak denboraldi honetan Urretan jokatzen zuen azken partidua zen eta zaletuek taldeari lagundu nahi izan zioten. Bazekiten Igoera faseko aukerak jokoan zeudela. Aurrean Cortegada zuten, multzoko hirugarrena, partidu zaila, huts askokoa eta galdakaoztarrek 59-57 irabazi zuten amaitzeko 4 hamarrekoren faltan Valientek eginiko jokaldi bati esker. GDKO taldea intentsitate handiarekin kantxaratu zen. Defentsan berreskuratutako baloiei…

LF2rako igoera-maila fasea: mailaz igotzeko aukera kendu dio Campus Prometek Tabirako Baquéri

Bere eskuetan izan zuen Tabirakok Nesken Bigarren Mailara itzultzeko parada, baina ezin aprobetxatu. Errioxako Lobete polikiroldegian jokatu zen Fase Finala aurreko asteburuan. Nahitaezkoa zitzaion 6 puntuko errenta azkeneko partiduan, eta luzapenera iritsi arren ez zuen hura lortu. Lehen norgehiagoka eskuratu zuten Jesús de Vicenteren neskek San Isidroren aurka, 52-62. Propioa egiten zuen halaber CD Prometek Segoviako…

Emakumezkoen Lehen Maila: sekulako garaipena Tabirakok erdietsitakoa LF2ra igotzeko fasean sartzeko

Ospakizun ederra egon zen Landakon pasa den larunbatean. Bi luzapen behar izan zituen talde durangarrak Lagunak Lakita garaitzeko, 72-65 . ERrioxan ospatuko da igoera-maila fasea aste honetan, maiatzaren 13 eta 15 bitartean alegia. Intentsitate eta erritmoz landutako lehia. Ez zen inor nagusitzen, eta 40 minutuak amaituta 54-54ko markagailuarekin iritsi zen. Berdintasunak jarraitzen zuen orduan lehenbiziko…

Kadete Mutilak: garaipen landua Unamunok Tabirakoren kontra lortutakoa (52-57)

Emaitza justu samarrekin gaitasun handia izana agertu zuen Unamunok Tabirakoren aurkako lehian. Primerako partidua egin zuten Aranzabal eta Unai eta Jorgek lehen laurdenean, Unamuno gaizki kanpoko jaurtiketetan eta ahulago jokoan. Ustekabeko hasiera jasan arren, bigarren partetik aurrera Muñoz, Jon García eta Betolaza izan ziren adierazgarriak norgheiagokari buelta emateko, errebote defentsiboan ugari hobetzeari esker. Haatik, 44-38…