Lan eremuen banaketan Zuzendari Batzorde berrian

Hauteskunde prozesua bukatura, pasa den asteazkenean Zuzendari Batzorde berria alkartu zen Bizkaiko Saskibaloi federazioan, aurretik markatutako ildoen gainean lan egiteko, eta legealdi honetako helburuen gainean lan egiteko. Behin karduak zehaztuta, zuzendaritzako kide bakoitzak datozen lau urteetan lan egingo duen Komisio ezberdinak banatu zuren. Lan talde hauek helburu garrantzitsuak dituzte gure saskibaloian aurrera egiteko. Hurrengo zerrendan…

Germán Monge, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko presidente berrautatu dute

[box]Asteazken honetan, batzar berriak, German Monge Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Presidente izendatu zuen. Beste hautagaitzarik aurkeztu ez zenez, Hauteskunde Batzordeko Zuzendaritzak Mongeren berrautaketa jakinarazi zuen eta honek, Zuzendaritza Batzordearen eraketaren berri eta datorren legegintzaldirako helburuak azaldu zituen.[/box] Asteazken honetan Miribilako Kirol Etxean ospatutako Batzarrean, datozen lau urteetarako Presidentea eta Zuzendaritzaren izendapena eman zen. PRESIDENTEA Germán MONGE…

secretaria

Oporrengatik Itxita

Abuztuaren 1etik aurrera, Bizkaiko Saskibaloi Federazioa itxita egongo da oporrak direla eta. Ez da jendaurreko arreta zerbitzurik eskainiko, ezta telefono edota posta elektroniko bidez ere. Abuztuaren 22an itzuliko gara berriz udako ordutegian, 11:00etatik 14:00etara. Udako ordutegia Irailaren 14arte mantenduko da.

2016-17 denboraldiko egutegiak kontsulta ditzakezu

Bizkaiko Saski Baloi Federazioko web orrian, www.bizkaiabasket.com , eskuragarri dituzue pasa den ostiraletik,  2016/2017 denboraldiko lurraldeko Gizonezko eta Emakumezkoen Senior,Junior eta Kadete mailako egutegiak. Egutegiak kontsultatzeko, LEHIAKETAK-“Emaitzak-Lehiaketak” atalean sartu behar zarete eta bertan maila eta multzo desberdinak aukera ditzakezue. Irailaren 8arte taldeen datuei buruzko behin betiko aldaketak eta iraileko partidetako aldaketa puntualak onartuko dira. Irailaren…

secretaria

Talde federatuen inskripzioak eta bestelako kontuak

2016/17. denboraldia prestatzeari ekin diogu dagoeneko Federaziotik. Hori dela eta, hona adierazten dizuegu nola jardun beharko duzuen hurrengo egunetan taldeen izen ematearekin eta beste hainbat konturekin. KOMUNIKAZIOA Lehenik eta behin, gogoratu guztiei dagokizuela Federazioko helbide elektronikoa. Webgunetik sartu zaitezkete horretara, bere momentuan egokitutako erabiltzaile-izena eta pasahitzaz baliatuta. Alabaina, hura da Federazioak korrespondentzia igortzeko erabilitako bidea…

Klub eta presidente ohiei aitortu zitzaien errekonozimendua 75. urteurrenaren galan

Aurreko ostiralean -ekainak 17- ospatu zen Bizkaiko Saskibaloi Federazioko XII. gala. Berezia aurtengoa, Federazio beraren 75. urtebetetzearekin bat egiten duelako. Agerian izaten zen kurtso honi zegokion ospakizunean antzemango ziren aldaketak, abaguneak eskatuta. Alfonbra gorriz jantzitako edizio jendetsuena, Euskalduna Jauregian ohikoa denez, arpa eta bibolinez lagundutako Collaje bikoteak guztiei ongi etorria emanez. Jada A3 auditorioan, bi…

75. urteurrena: Bizkaiko saskibaloiari egindako ekarpenak, presidenteen oroimenean

Hirugarren hitzaldia izan genuen aurreko asteartean ‘Bizkaiko Saskibaloiaren 75 urteak’ esposizioaren inguruan, non eta Ángel Gil de Celis, Juan Sierra, Jorge Linares, Arturo Aguado eta egungo Germán Monge presidenteen txanda izan zen. Luis Fernando Barandak zuzendu zuen ekitaldia, mintzagaia euren aginte-garaiak eta presidentetzara iristea izanik. Bera iritsi aurreko Bizkaiko Saskibaloi Federazioak bizi izandako urtetako egoerari…