Klub eta presidente ohiei aitortu zitzaien errekonozimendua 75. urteurrenaren galan

Klub eta presidente ohiei aitortu zitzaien errekonozimendua 75. urteurrenaren galan

Aurreko ostiralean -ekainak 17- ospatu zen Bizkaiko Saskibaloi Federazioko XII. gala. Berezia aurtengoa, Federazio beraren 75. urtebetetzearekin bat egiten duelako.

Agerian izaten zen kurtso honi zegokion ospakizunean antzemango ziren aldaketak, abaguneak eskatuta. Alfonbra gorriz jantzitako edizio jendetsuena, Euskalduna Jauregian ohikoa denez, arpa eta bibolinez lagundutako Collaje bikoteak guztiei ongi etorria emanez. Jada A3 auditorioan, bi aurkezle adierazgarri, Ernesto Díaz eta Ana Urrutia. Den-dena bi hizkuntzatan esana.

Federazioaren gaitasun berritzaile eta bertan eratutako elkarlana nabarmendu zuten Federazioko Germán Monge presidente eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultur Sailaren aholkulari Carlos Sergiok. Musika-saioa etorri zen ostera eta justu ondoren Federazioko arlo nagusietan  25 urte baino gehiagoz lanean aritutako Maite Pozo, Pili Lafuente, Mikel Arpón eta Pili Fernándezi, -honako hau azken bost urteotan-, oroimenezko domina eman zien presidenteak berak ahalegin guzti hura aitortuz. Saskibaloiak darabilen magia goraipatu zuen Mongek emoziozko diskurtso labur baten bitartez, kirol honetara bildutako guztiak gogoan izanik.

75 urteen irudi aipagarrienak izan ziren ikusgai gerora Federazioak prestatutako dokumental batean: lurraldeko kantxa historikoetan bizitako uneak, protagonista eta arrakastak.

Beste momentu zirraragarri bat iritsiko zen horren ostean. Halaber, bere aintzatespena jaso zuten Ernesto Díaz, Ángel Gil de Celis eta José María Rojo presidente ohiek, euren agintaldien anekdota batzuk kontatzeaz gain. Ondorioz, propioa egin zuten Jorge Linares eta Juan Sierrak.

Musika-sasio berria Euskaldunaren eszenatokitik Aurres Q taldearen eskutik, Federazioak klubei eskainita. Hartara, Federazioa egun osatutako 73 klubek igo zuten 75. urteurrenaren domina jasotzeko, Bizkaiko selekzioaren koloreez jantzitako sei jokalari neska-mutilen eskutik.

Argazki kolektiboa, lunch eta ardo dastaketa jauregiko hallean eta azkenik afaria bertako jatetxean, zeinean ehun pertsona baino gehiago bildu ziren. Anfitrioiaren hitzek hornitu zuten ekitaldia, tarta-zatiketa bost presidente ohiek jardun bitartean. Valen magoak agurtu zuen ekitaldia.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak