Bizkaiko emakumezkoen selekzioen txanda HTZ-n

Gizonezkoek egin bezala, emakumezkoak ere Euskadiko Haur eta Kadete mailako txapelketak prestatzen dabiltza. Ostiral honetan batu dira Fadurako HTZ-n aurrez hautaturiko jokalariak. Berauen helburua hautatzaileek egin beharreko azken zerrendan sartzea da. 18 Kadete eta 18 Haur, Aitor Lezea eta Julen Berrocal hautatzailek konbentzitzen saiatuko dira, 12 jokalariz osotuta egongo den azken taldean lekua izateko. Momentuz…

Espainiako Junior Nesken Txapelketa: final laurdenetan jada Loiola Indautxu! Aurkaria, San Isidro A

Partiduari buelta eman eta guzti, 60-55 irabazi zuten Alex Aurreren neskek atzo Donostiako Josean Gaska polikiroldegian. Hartara, oraingoan Valladolideko San Isidro A taldeari egin beharko diote aurre finalaurrekoetan sartu eta dominak eskuratzearren lehiatzeko. Plantila motz eta neska altuegirik gabe hartu zuten mendean Rivas promete, multzo-fasean sufritutako higadura jasanda ere. Hona dakarkizuegu FEB-en argitaratutako kronika: Erritmo…

Juniorren Fase Finalak: tituluak eskuratzeko lehia

Ostiral honetan hasiko dira gure lurralde istorikoan aurtengo Junior txapelketan zeintzuk irtengo diren garaile jakiteko partiduak. Zortzi talde orotara, mutilen aldetik lau eta nesken aldetik beste lau. Ligaxka bidezko formatuan jokatuko dute denek denen kontra, igandean kategoria bakoitzeko txapelduna erabakiz. Federazioko 75. urteurrena dela aprobetxatuz, La Casilla pabeiloian jokatuko dira norgehiagoka gehienak, salbu eta mutilen…

Julen Berrocal: “Saskibaloia apur bat injustoa izan da gurekin azken fase honetan”

Junior eta kadeteen Euskal Ligen harira azken bi hilabeteotan zehar ekarritako elkarrizketen sekzioarekin bukatu egiten dugu, Tabirako Baqué Junior nesken entrenatzaile Julen Berrocalek helarazi digunari erreparatuz. Finalaurreko partidua jokatu zuen taldeak asteburuan Loiola Indautxuren aurka, eta ezin finalera iritsi 81-77ko emaitza sufritu ondoren. Loiola Indautxu bera izan zen txapeldun, Aranur ISBri 60-59 garaituz. Norgehiagoka horren…

Xabi Ortuoste: “1-9 balantzeak ez du erakusten talde honek denboraldi osoan zehar burutu duen lana”

Bigarren fasea bukatu dute dagoeneko Euskal Ligako taldeek. Lau entrenatzaileren analisia falta zaigu oraino ordea -horietako bik Euskadiko Final Four-a jokatuko dutelarik-. Hurrena, kadete nesken Tabirako Baque zuzentzen duen Xabi Ortuosterekin izan gara. Bera eta Julen Berrocalek gidatzen dute taldea, hain justu. Maila mantendu eta denboraldia bukatutzat eman dute beraz Euskal Ligari dagokionez, Bizkaiko txapelketan…

Elkarrizketa Julen Uriarterekin

Loiola Indautxu neska Kadeteen taldea analizatzera ekingo diogu jarraian. horretarako, haren entrenatzaile Julen Uriarterekin mintzatu gara. A2ko bigarren fasean  daude lehiatzen eta bertan, 6 porrot eta 2 garaipen eskuratu dituzte hura amaitzeko bi falta direla. Azken postuan daude beraz, GX Easo Quiropractico j. Alonso klubarekin batera, azken honek average hobea duelarik. 7 garaipen lortu ditu…