EUSKAL LIGAK: Derbi zoroak izan ditugu eta talde batzuek igoera garesti ordaindu dute

Hasi da denboraldiko bigarren fasea. Aurretik 10 partidu izango dituzte taldeek beraien helburuak betetzen saiatzeko. Momentuz albiste onak gure talde batzuentzat. Derbi harrigarria gizonezko kadeteetan eta igo berriek garesti ordaindu zuten Euskal Ligarako igoera. Jardunaldi honetan gertatutakoa errepasatuko dugu. GIZONEZKO JUNIORRAK A1 Garaipen handia eskuratu du Bilbao Unamunok, Fundación 5+11 handiari irabazi eta gero. Bilbotarrek…

Emakumezkoek eta Santurztik lortu dituzte asteburuko garaipenak

Ametx Zornotzak atseden hartu du eta Bidaideak Bilbao BSR berriz ere lehiaketara itzuli da, Emakumezkoen taldeek garaipenak erdietsi dituzte, aldiz gizonezkoek ez dute asteburu ona izan. RETAbetek Estudiantesen aurka galdu zuen eta BSRk Fundación Grupo Norteren aurka. Gizonezkoetan soilik Santurtzik irabazi du bizkaitarren artean, EBAko AA multzoko lehen itzulia bigarren postuan bukatu duelarik.  (ARGAZKIAK RETABET:…

EUSKAL LIGAK: Bukatu da lehen fasea, benetazko borroka hastear da

Pasa den asteburuan Junior eta Kadete mailako Euskal Ligako lehen fasea bukatutzat eman zen eta beraz, A1 eta A2ko multzoak eratuta ditugu. Orain onena datorkigu, Euskadiko tituluarengatiko borroka, Estatuko lehiaketarako txartela eta maila mantentzea. GIZONEZKO JUNIOR MAILA Dena erabakita zegoen multzo honetan azken jardunaldirako. Bilbao Unamunok 80-59 irabazi zion Araberriri, Tabirakok 68-43 Zarautzi eta Ziorkontrol…

Gure talde adierazgarrienek huts egin dute, soilik Zornotzak eskuratu du garaipena

(RETABET ARGAZKKIAK: ACB Photo/A. Arrizabalaga) Batzuek atseden gehiago izan dute, beste batzuek gutxiago edo bat ere ez, dena dala, pasa den asteburuan estatu mailako lehiaketa guztiek berriz ekin diote, talde bizkaitarrak bertan daudelarik. RETAbet eta Lointek taldeek ez zuten zorterik izan.Soilik Zornotza izan zen gai bere partidua irabazteko. Santurtzi eta Bidaideak taldeek datorren asteburuan ekingo…

EUSKAL LIGAK: Emaitza harrigarriak baina sailkapenean inolako efekturik gabe

Euskal Ligetako lehen faseko azkenaurreko jardunaldia ospatu da eta argi dago nortzuk jokatu duten A1 eta A2a. Jardunaldi honetan emaitza harrigarri batzuk geratu dira. EMAKUMEZKO JUNIORRAK Derbi bizkaitarra ospatu zen jardunaldi honetan eta ez zen sorpresarik izan. Tabirakok 57-74 irabazi zion Loiolari, non bilbotarren hobekuntza agerian geratu zen baina hau ez zen izan durangarrei irabazteko…

GDKO Ibaizabal eta Santurtzik sailkapeneko behealdeko taldeen aurka irabazi dute

Soilik GDKO Ibaizabal eta Santurtzik lortu dute asteburu honetan garaipena. Talde biek, jaitsiera postuen inguruan dauden taldeen aurka jokatu beharra zuten, eta nahiko eroso lortu zuten garaipena. RETAbet eta Zornotza ez ziren ondo aritu Valentzian eta Zornotzan. Lointek Gernikak ezin izan zuen irabazi IDK Gipuzkoa taldearen aurka derbian eta Bidaideakek porrota jaso du Albaceten. VALENCIA…

EUSKAL LIGAK: 8 talde bizkaitarrek A1erako pasea ziurtatuta

Zenbait derbi interesgarri izan ditugu asteburu honetan, horietariko batzuk sorpresaz beteak. Orokorrean emaitza onak gure taldeentzat. 8 talde bizkaitarrek ziurtatuta dute A1erako pasea 3 jardunaldiren faltan. Gizonezkoen Tabirako Juniorrek oraindik garaipen bat gehiago behar du eta datorren astean ISB taldeari irabaziz gero helburua betea izango du. EMAKUMEZKO KADETEAK Tabirakok derbia irabazi zuen eta azken hiru…

“10 bat” bizkaitarrentzat estatuko lehiaketetan

Asteburu biribila gure taldeentzako estatuko lehiaketetan. Retabetek gehiegi sufritu gabe irabazi zion Joventuteri, Lointekek Koparako sailkapen zuzena lortu du matematikoki, Ametx Zornotzak liderrari irabazi dio Larrean, GDKO Limari irabazi zion eta Santurtzik Ulacia Gruporen aurkako partida erraz irabazi zion, partidu osoa kontrolatuz. Bidaideakek Modebari irabazi zion. RETABET BILBAO BASKET 83 – JOVENTUT 70 “Beltzezko Gizonen” bolada…

Emaitza hoberenak emakumezkoen taldeetatik datoz

Orokorrean ez da asteburu ona izan gure taldeentzat. Lointek Gernikak Bembibreri irabazi zion eta Erreginaren Kopa jokatzeko pausu garrantzitsua eman zuten. GDKO taldeak ADBA taldeari erraz irabazi zion eta goiko postuetan daude.Bidaideakek Zuzenak taldearen aurkako derbia irabazi zion. RETAbet Bilbao Basketek ezin izan zion Unicajari irabazi,Zornotzak Lucentumen aurka galdu zuen eta Santurtzin ezin izan zion…

Gernika KESB-en familia hasiz doa

Ostiral honetan Maloste polikiroldegia ilusioz ete zen, sentimenduz gain. Gauzak ondo egiteko nahia eta gogoa zeukan Gernika KESB taldeak. Saskibaloian jokatzen duten mutil eta neska guztiak kirol honen indarra nolakoa den erakustekoelkartu ziren Gernikako polikiroldegi honetan. 400 jokalari, 28 talde eskolar eta 9 federatuk konfirmatzen dute Gernikako saskibaloiaren familia. Guztira, 6 zentru eskolar, gazteetatik,  desde los…