Emaitza hoberenak emakumezkoen taldeetatik datoz

Emaitza hoberenak emakumezkoen taldeetatik datoz

Orokorrean ez da asteburu ona izan gure taldeentzat. Lointek Gernikak Bembibreri irabazi zion eta Erreginaren Kopa jokatzeko pausu garrantzitsua eman zuten. GDKO taldeak ADBA taldeari erraz irabazi zion eta goiko postuetan daude.Bidaideakek Zuzenak taldearen aurkako derbia irabazi zion. RETAbet Bilbao Basketek ezin izan zion Unicajari irabazi,Zornotzak Lucentumen aurka galdu zuen eta Santurtzin ezin izan zion UVAri irabazi.

UNICAJA MÁLAGA 85 – RETABET BILBAO BASKET 64

El RETAbet Bilbao Basket taldeak Carpenan galdu zuen, Malagarrak biziago irten ziren partidan. Alex Mumbruren kalitateari esker , Beltzezko Gizonek aurpegia eman zuten eta atsedenaldira 43-42 iritsi ziren. Atsedenaldia eta gero Andaluziarrek defentsan aldaketak egin zituzten eta 16-0eko partziala lortu zuten. Hori eta gero Unicajaren alde joan zen partida.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 68 – EMBUTIDOS PAJARIEL BEMBIBRE 58

Talde Gernikarrak hirugarren postuan dago Bembibreri irabazi eta gero. Leoneko neskek partida ondo irakurri zuten baina Lointekek lanerako grina erakutsi zenean partida etxekoen alde jarri zen nabarmen. Lehen itzulia bukatzeko 4 partida geratzen diren Gernikarrek Erreginaren Kopa jokatzetik oso hurbil daude.

HLA LUCENTUM 97 – AMETX ZORNOTZA 83

Zornotza esku hutsik bueltatu zen Alicantetik garaipenari dagokionez baina aipatzekoa da soilik 7 jokalri eraman zituztela Zilarrezko LEB mailako talde indartsuenetariko baten aurka lehiatzeko. Aiptzekoak dira barneko hiru jokalari garrantzitsuren bajak 8Juan Torres, Vasilije Vicetic eta David Iriarte). Zornotzarrek lan asko eman zieten Alicantekoei indarrek eta faltek horrela ahalbideratu zuten bitartean. Baina azken laurdenean 10-0eko partziala jaso zuten eta ezinezko egin zuten garaipena.

GDKO IBAIZABAL 72 – ADBA 50

A multzo hau apurtu egin da eta GDKO Ibaizabal goialdeko postuetan dao ADBA taldeari irabazi eta gero. 14. Minuturako 31-17ko aldea zuten Aponteko 6,75metroko marratik eginiko lan onari esker. Eider Zugazagaren lan onari esker atsedenaldira 41-24 joan ziren. Bigarren zatian Apontek 6 hiruko sartu zituen eta Azkue eta Aderen lanari batuz, nahiko zen ADBAri aurre egiteko. Estitxu Ibarretxek zuzentzen duen taldea jaun da jabe izan zen.

UNIVERSIDAD DE VALLADOLID 69 – CB SANTURTZI SK 67

Aukera paregabea galdu zuen Santurtzik aurkari zuzen bat atzean uzteko eta Igoera Faseko postuak eskuratzeko. Santurtziarrak atzetik izan ziren partida osoan. Atsedenaldian 46-26 joan ziren urrutiko jaurtiketetan etxeko taldeak izandako punteria onari esker. Talde Bizkaitarrak ez zuen amore eman eta Mikel Sainz de la Mazak (25 puntu) gidatutako taldeak aukerak izan zituen azken minutura arte.

FUNDACIÓN VITAL ZUZENAK 49 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 74 

Euskal Derbia Bilbotarrek irabazi zuten Gasteizen. Partidako lehen abantaila Bilbotarren alde izan ziren, etxeko taldea geldiarazten asmatu ostean. Bazirudien Bidaideakek partida kontrolpean zuela baina Zuzenak taldeak ez zuen amore eman eta Piti eta Visori esker partidan sartuta zeuden. Bilbao BSRk Diaz eta Tijanek saskipean eginiko lanari esker diferentziak mantendu zituzten eta azkenean 49-74 bizkaitarren alde.

 

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak