Ate-irekiak Gernika Bizkaiako entrenamenduak ikusteko

Martxoaren 21etik 27ra bitarteko astean ate-irekietan burutuko ditu entrenamenduak Gernika Bizkaia taldeak, Espainiako Saskibaloi Federazioak proposatutako ‘Entrenatzaileen Astea’ deritzon ekimenari esker. Halaber, urte batzuk daramatza Espainako Saskibaloi Entrenatzaileen elkarteak  zehazki jarduera hau bultzatzen, eta aurten bigarrenez Nesken Ligako talde gernikarrean oinarritu dira. Izen-ematea gauzatzen duten teknikoek Nesken Ligako azken asteko prestakuntza-sesioak ikusi ahal izango dituzte.…

Espainiako Saskibaloi Federazioko teknika-bulegoak Aitana Bergara bilbotarra deitu du U15 nesken kontzentraziorako La Amistad txapelketari begira

Jokalariak talentu-langintzan hartuko du parte, zeinean bi talde osatuko ddirn. Bata, 10 jokalariz osatua, udako lehian sartzekaposible dutenekin,eta besteaa,beste 10 jokalarirekin, Elean Lahoz hautatzailea aurrean aipatu taldea ere kokatu daitezkela kontentzitzen saiatuz. Azken talde honetan hain zuzen egongo da bizkaitarra kontzentraturik Zaragozan martxoaren 24 eta 27 bitartean. La Amistad txapelketa uztailan izango da Melillan. Bertan,…

Aurrerapauso handia eman du GDKO Ibaizabalek mailara igotzeko sailkapen-fasean sartzeko

Logika eta txapelketaren garapenek Nesken Ligako Lehen mailan egoteko sailkapen-fasean sartu daitezkeela erakutsi arren, baieztatu beharra dauka oraindik ere GDKO Ibaizabalek. Horretarako, garaipen bat gehiago beharko dute, eta zoragarria izango litzateke hurrengo asteburuan lortzea euren zaleekin ospatu dezaten. Santurtzik bestalde kolider jarraitzen du eta maila-igoera fase horretan egotea ere du xede. Gernika Bizkaiak gainera Kopan…

[:es]Gaizka Barea: “Salvo que hagamos la machada, nos quedaremos fuera de la F4 “

Euskal Ligako Junior Nesken entrenatzaile Gaizka Barea gonbidatu dugu gaurkoan, Euskal Ligan zuzentzen dabiltzan teknikoen sekzio honetara alegia. Harrobia ongi lantzen ari da klub gernikarra azken urteotan, Bizkaiko hoberen artean kokatuz seguru asko. Horrez gain, aurreko urtarrilean Nesken 1. mailan debutatu zuen Ane Olaeta izaten da bertan. Fase honi dagokionez, bosgarren daude sailkaturik garaipen bakarrarekin…

Zorigaiztoko emaitzak derbietan

Emaitza latzak Bilbao Basket eta Ametx Zornotzak jasandakoak talde bizkaitarrek asteburuan zituzten bi derbietan. Bilbotarrek 108-62 galdu zuten Baskoniaren aurka eta zornotzarrek bestalde zentzagarria jaso zuten Sammic ISBren kontra. Bitartean, hobe aritu ziren Santurtzi edota GDKO. Hasieratik amaiera arte nagusi izan ziren gasteiztarrak oso. Bilbao Basket ez ezin izan zuen ia partiduan sartu ere egin…

Mutil-taldeak pozaren iturburu

(argazkiak: Dani Álvarez) Neskak izan ohi dira gertaera pozgarriak helarazten dizkigutenak. Kontraldetik, asteburu honetan mutilak izan dira albiste positiboen protagonista. 83-72 garaitu zuen Bilbao Basketek Morabanc Andorraren aurka. Funtsezkoa, oraindik aurrera helburua play-offak jokatzea izanik. Orekatua izan zen partidua, bilbotarrek hirukoekin nabarmendu arte. Andorrakoak ez zuten inolaz ere erlajaziorako tarterik eskaini. 71-55 galdu zuten gernikarrak…

Asteburu positiboa elitean dabiltzan taldeentzat

Lau  garaipen izan ditugu pasa den asteburu honetan, seitik alegia. Zentzu horretan, gainera, mota guztietakoak: sufrimenduz garaitu zuenh esaterako Bilbao Basketek, bihotzekoa santurtziarrek lortutakoa edota lasaiagoak Gernika Bizkaia eta Ametx Zornotzarena. Dominion Bilbao basketekin hasita, honek bost puntuko diferentziaz baliatu zen Manresa irabazteko, 67-72. Jomuga, Koparako sailkapena lortzea zen eta hala suertatu. Deseroso azaldu zen…

Garaitu egin dute Bilbao Basket eta GDKO Ibaizabalek; besteek, justu samar ibili eta ezin izan dute euren norgehiagokak gainditu

Estatu-mailako txapelketara itzuli dira bizkaitarrak, BSR izan ezik, baina ezin esan honakoa asteburu positiboa izan denik. Aipatu lez soilik Bilbao Basketek eta GDKO Ibaizabalek -biek sufrimenduz- atera ziren garaile euren partiduetan. Ongi mantendu zuten erritmoa bilbotarrak partidu osoan zehar baita markagailuan abantaila ere, hiruko jaurtiketetan eraginkortasun eza jasanda ere. Hala ere, berehala berdindu zuen Cai…

LFn debutatu egin du Ane olaetak, historian jokalari bizkaitar gazteena

Zorionez, hainbat izan dira azken bost urteotan LFn debutatu duten jokalariak, izan ere azkeneko bi hamarkadetan baino gehiago. GDKO Ibaizabalek hasieran, eta ondoren ere Gernika Bizkaiak estatu-mailako saskibaloiko maila altuenean lortutako presentziari esker izan da gehienbat. Ane Olaeta izan da historian debutatu duen jokalari bizkaitar gazteena (16 urte, 7 hilabete eta 20 egun – 13-05-1999an…

GDKO Ibaizabal eta Santurtzi koliderrak jarraitzen dute

Aurrera egiten du denboraldiak, eta balore handia hartzen hasia dira GDKO Ibaizabal eta Santurtzi taldeen kolidergoak (Ibaizabalek Adbaren aurka lortu zuen garapena eta Santurtzik berriz Valladoliden kontra). Bestalde, oso ondo jokatu zuen Bilbao Basketek Real madrilen aurka galdu arren, eta koparako sailkapena lortu du Bidaideak Bilbao BSRk lehenbiziko fasea amaitzeko hiru jardunaldi falta direla. Primerako…