GDKO Ibaizabal eta Santurtzi koliderrak jarraitzen dute

GDKO Ibaizabal eta Santurtzi koliderrak jarraitzen dute

Aurrera egiten du denboraldiak, eta balore handia hartzen hasia dira GDKO Ibaizabal eta Santurtzi taldeen kolidergoak (Ibaizabalek Adbaren aurka lortu zuen garapena eta Santurtzik berriz Valladoliden kontra). Bestalde, oso ondo jokatu zuen Bilbao Basketek Real madrilen aurka galdu arren, eta koparako sailkapena lortu du Bidaideak Bilbao BSRk lehenbiziko fasea amaitzeko hiru jardunaldi falta direla.

Primerako partida Bilbao Basket-ek Real Madrilen aurka jokatutakoa, azkeneko emaitza negatiboa suertatu arren, 92-99. Beltzek abantaila eskasakhartzen zituzten noizbehinka, baina berehala berdindu egiten zen markagailua. Azkenean, 16 urteko Doncik-ek desoreka nabarmena sortu zuen batik bat amaierako laurdenean eta horrekin batera garaipena eskuratu zuten madrildarrak.

Gernika Bizkaiak, bere aldetik, ezin izan zuen Conquero garaitu hirugarren laurden oker baten ostean. Penagarria, batez ere hasierao minutu perfektuak kontutan hartuz gero. Horietan, halaber, hiruko ugari sartu zituzten bisitariak. Azkeneko emaitza 76-67koa izan zen eta gernikarrei zertxobait zailtzen zaie erregina-kopan egoteko sailkapena.

Ferrol 46 Bidaideak Bilbao BSR 92. Zazpigarren jardunaldia igarota, Bidaideak A1-eko hurrengo itzulian egoteko eta baita kopan ere. Hasieratik bideratu zuten norgehiagoka bilbotarrek, zailtasun handirik gabe.

75-90 galdu zuen Ametx Zornotzak CB tarragonaren aurka. Hasierako uneetan hotz aritzeak, defentsaren intentsitate faltak eta lehen laurdena bukatutakoan 16 puntuko desabantaila sufritzeak garaipena lortzeko ia aukera guztiak bertan behera geratu zitzaizkien zornotzarrei. Ondorioz, elkarren segidako hiru porrot jaso dituzte Mikel Garitaonandiako jokalariek.

72-48 garaitu zuen GDKO Ibaizabalek Adbaren aurka. Positiboa izan zen baita ere Al-Qáceresen porrota, horrek lagundu baitu hain zuzen zortzi garaipenekin galdakarrak bigarren postuan mantentzeko. Argitasun eta ahalegin handirik gabe irabazi ahal izan zuten Ibarretxeren jokalariak. Hirugarren laurdena suertatu zen erabakigarri.

92-67 irabazi zuen Santurtzik, partidaren bigarren zatian agertutako defentsa indartsu eta jaurtiketetan ondo asmatzeari esker. Joseba Iglesias izan zen beste behin hoberena, 37ko balorazioa lortuz.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak