FASE FINAL CADETE MASCULINA GETXO TABIRAKO

FF KADETE: Loiola (E) eta Unamuno (G), euren asmoak agerian utziz

Kadeteetako Amaierako Faseetako lehenengo jardunaldian, talde bi nagusitasunez aritu dira. Emakumezkoetan, Sopelan, Loiola Indautxuk Tabirakori 68-38 irabazi zion, bigarren zati ikusgarri baten ondoren. Jardunaldiko beste partiduan, Getxok Gernikari irabazi zion, 48-52. Gizonezkoetan, Unamunok gogor ekin zion lanari eta Leioa erraz garaitu zuen, 32-66. Beste partiduan, etxeko taldeak, Tabirakok, ezin izan zion Getxori irabazi. KADETE EMAKUMEZKOAK…

fases finales cadetes

KADETE AMAIERAKO FASEAK: Bizkaiko tituluak jokoan

Intentsitate handiko astebeburua dugu aurretik, kadete kategorian, maila horretako Amaierako gizonezkoen eta emakumezkoen Bizkaiko Faseak baititugu. Neskek Bizkaiko titulua Sopelan jokatuko dute, eta mutilek, aldiz, Durangon. Zortzi talde, egoitza bi, titulu bat jokoan, eta emozio ugari asteburu honetan kadete kategorietan biziko duguna. Durangoko Landako Kiroldegian Unamuno da titulua erdiesteko faboritoa, eta Getxo, Tabirako eta Leioa…

fase final junior femenina LOIOLA GERNIKA

JUN. EMAK. AF: Gernika txapeldun

Junior Emakumezkoen Amaierako Fasea amaitu da, eta Gernikak partidu guztiak irabazi ondoren, Bizkaiko titulua erdietsi du, azken jardunaldian Loiolari (59-72) irabazi ondoren, Fase honetan egon den partidurik ikusgarrienean. Bilbotarrek amaierara arte borrokatu zuten, eta azken bi minutuetan baino ez zuten amore eman. Lehenengo partiduan, nekea izugarri igartu zen. Tabirakok 36-33 irabazi zion Getxori, talde biek…

FASE FINAL JUNIOR FEMENINA, GETXO DAVID SAIZ

JUN. EMAK. AF: Getxok eta Loiolak Gernikaren aurrean zeresana badute

Junior Emakumezkoen Amaierako Faseko bigarren jardunadian, Gernikak eta Getxok irabazi dute, Tabirako eta Loiolaren aurka, hurrenez hurren. Emaitza hauekin, Gernikak irabazi ezkero, txapelduna izango da, baina Gextok eta Loiolak praindik dituzten aukera guztiak agortu nahi dituzte, matematiketara joz. GERNIKA 40 – TABIRAKO 27 Kronika gaztelaniaz ikusgai Estatistikak GETXO 54 – LOIOLA 52 Kronika gaztelaniaz ikusgai…

JUN. EMAK. AF: Gernika eta Loiola aurreratu dira

Ostiral honetatik aurrera, Usansoloko Unkina Kiroldegian Junior Emakumezkoen Amaierako Fasea jokatzen da, eta momentuz talde bi aurreratu dira, lehenengo jardunaldian irabazi dutenak. Gernikak Getxori (50-62) irabazi dio, eta Loiolak luzapenean Tabirakori gailendu zitzaion (54-58). GETXO 50 – GERNIKA 62 Kronika gaztelaniaz ikusgai. Estatistikak TABIRAKO BAQUÉ 54 – LOIOLA INDAUTXU 58 Kronika gaztelaniaz ikusgai. Estatistikak

escolapios ordizia Liga Vasca

Unamunok (JM) eta Loiolak (KF) euren esku dute Espainiako Txapelketarako sailkapena

Asteburu honetan Euskal Ligetako azken jardunaldia jokatuko da, eta Gernika Lauko Finalera itxaron beharko badu Espainiako Txapelketetarako sailkatuko den edo ez jakiteko, junior gizonezkoetan Unamunok eta kadete emakumezkoetan Loiola Indautxuk, asteburu honetan euren esku dute Estatu mailako klubetako txapelketa gorenean parte hartzeko billetea. Horrez gain, mailari eusteko lehiari ere erreparatu beharko diogu. Informazio gehiago gaztelaniaz ikusgai

david saiz getxo

David Saiz: “Jokalarien lana goraipagarria da pertsonalki oso atsegina da”

[box]Euskadiko Mutilen Mini selekzioko laguntzailea eta Getxo ST klubeko entrenatzailea den, David Saiz entrenatzailearekin hitz egiteko aukera izan dugu.[/box] David Saiz entrenatzailea Euskadiko Mini Mutilen selekzioko entrenatzaile laguntzaile anetan dabil. Horrez gain, Getxo ST klubean, Emakumezkoen Lehenengo eta Bigarren Mailako taldeetan ere laguntzaile gisa dabil, eta Berezi Mailako Junior nesken taldea ere entrenatzen du. Hona…