Real Madrilen mitoak dakartza Mungia ST-k

Ekainaren 11n jokatuko da Mungian Real Madrilen aurkako partidua, zeinean jakina, emaitza garrantzirik gabekoa izango den guztiz. Jokoaren alderdiak eta eliteko jokalari batzuk zuzenean ikusteko aukera da hau, Federazioak eta Mungiako udalak antolatuta. Egun horretako 19:00etan jokatuko da, eta ateak irekita egongo dira 18:00etatik aurrera. Sarrera eskuratutako lehen 100 pertsonek opari bana jasoko dute gainera.…