Real Madrilen mitoak dakartza Mungia ST-k

Real Madrilen mitoak dakartza Mungia ST-k

Ekainaren 11n jokatuko da Mungian Real Madrilen aurkako partidua, zeinean jakina, emaitza garrantzirik gabekoa izango den guztiz. Jokoaren alderdiak eta eliteko jokalari batzuk zuzenean ikusteko aukera da hau, Federazioak eta Mungiako udalak antolatuta.

Egun horretako 19:00etan jokatuko da, eta ateak irekita egongo dira 18:00etatik aurrera. Sarrera eskuratutako lehen 100 pertsonek opari bana jasoko dute gainera.

Helduen prezioa 8 eurotakoa izango da eta 14 urtetik beherako umeek 4 eurotara izango dituzte salgai. Bi modu horiek erosteko: robbaloncesto@gmail.com helbidearen bitartez, edo 684 045 249 telefonora deituta.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak