Junior Mailako Espainiako Txapeletarako akreditazioak eskatzeko epea zabalik dute Komunikabideek

Apirilaren 21etik aurrera, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak, Euskadiko Saskibaloi Federazioak eta Espainiako Saskibaloi Federazioak, Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatzen duten Espainiako Junior Mailako Txapelketarako akreditazioak eskatzeko epea zabalik egongo da. Gizonezkoen Junior Mailako Espainiako Txapelketaren berri eman nahi duten Komunikabideek, antolakuntzak txapelketa honetarako sorturiko inprimakia bete beharko dute. http://acreditacionesjunior.basketbasko.com/ Identifikatzea, zein…

JUNIOR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: FEB epaileak izendatuak izan dira

FEB erakundeak XLVI. Gizonezkoen Junior Mailako Espainiako Txapelketak zuzenduko dituzten arbitroen berri eman du. Txapelketa Bilbon ospatuko da Apirilaren 30 eta Maiatzaren 6a bitartean. Guztira 8 epaile izango dira bertan: Carlos Gallego (Gaztela eta Leon) Alberto Lázaro (Katalunia) Joaquín Lizana (Andaluzia) Alejandro López (Euskadi) Vicente Martínez (Valentziako Erkidegoa) Nicolas Murillo (kanaria) Sara Peláez (Madril) Guillermo…

Anbotopeko eta Dosa Salesianosek lortu dute igoera Seniorretan

Lehen Mailako hoberena izana erakutsi du berriz Anbotopekok Tabira polikiroldegian finalaurrekoetan Zamudio irabazita eta Marrazoak finalean. Bigarren Maila Bereziari dagokionez, Independienteren aurka jokatu eta garaitu zuen Dosa Salesianosek, hirugarren laurdena erabakigarria suertatuz. Nagusi oso aritu ziren Anbotopeko mutilak sestaoarren kontra. Ugari nabaritu ziren Onaindiaren puntuak, kolektiboak errebote-lanetan gauzatutako ahaleginez gain. Halere, hobe hautatu zituen jaurtiketak…

Juniorren Fase Finalak: tituluak eskuratzeko lehia

Ostiral honetan hasiko dira gure lurralde istorikoan aurtengo Junior txapelketan zeintzuk irtengo diren garaile jakiteko partiduak. Zortzi talde orotara, mutilen aldetik lau eta nesken aldetik beste lau. Ligaxka bidezko formatuan jokatuko dute denek denen kontra, igandean kategoria bakoitzeko txapelduna erabakiz. Federazioko 75. urteurrena dela aprobetxatuz, La Casilla pabeiloian jokatuko dira norgehiagoka gehienak, salbu eta mutilen…

Prisco Fernández: “Behin maila salbatuta, pauso bat aurrera eman nahi F4-a jokatzeko”

Euskal Ligako mailara igotzeko zorian gelditu ziren aurreko denboraldian. Aurtengoan, ordea, hura lortu eta A1ean sailatu ziren gainera. Prisco Fernándezek zuzendutako Ziorcontrol Getxosaski Junior mutilez ari gara, laugarren sailkaturik 2 garaipen eta 3 porrotekin. Fundación 5+11 A da lehena, 5-5ko balantzearekin. Bigarren Easo A 4 eta 1rekin. Hirugarren Glual Hidraulics ISB 2-3rekin. Laugarren aipatu Getxosaski…