bilbao basket fc barcelona acb

Ondo jokatu arren, Dominionek galdu; EBAn, jaitsierak eta porrotak

Orokorrean, asteburu txarra izan da. Dominion Bilbao Basketek irudi ona eskaini zuen Bartzelonan, baina hirugarren laurdenean etxekoek tartea zabaldu zuten. Zornotzak, bestalde, zailtasunak izango ditu Guadalajara kanporatzeko, eta beheko partean, Askartzak eta Santurtzik garaipenarekin mailari agur esan zioten, eta Mikeldik azkeneko postuan bukatu du. Informazio gehiago, hemen.  

ander garcia zornotza adecco plata

Cambadosen irabazita, Zornotza Adecco Orotik gertuago

Albiste onak izan dira joan den asteburuan talde bizkaitarren artean. Zornotzak azkeneko unean lortu zuen garaipena eman zion saskiratzea Cambadosen, talde galiziarraren aurkako bigarren norgehiagokan. Lehenengo kanporaketa gaindituta, Zornotzak Guadalajara izango du aurrez aurre eta hiru garaipen beharko ditu kanporaketa irabazteko. Eta albiste onekin jarraitzeko, Dominion Bilbao Basketek Joventuten aurka luzapenean lortu zuen garaipena aipatu…

zornotza adecco plata

Bilbao Basketek etxean galdu zuen, Zornotza laugarren izango da eta Askartzak maila galdu du

Denetarik izan dugu azkeneko jardunaldian. Dominion Bilbao Basketek askoz hobeto jokatu zuen talde baten aurka galdu zuen; Zornotzak, lortutako garaipenari esker, laugarren postua eskuratu zuen eta bere alde izango du Adecco  Platara igotzeko play-offetako kantxa faktorea; azkenik, Askartzak ezin izango dio mailari eutsi, berriro galdu baitzuen. Informazio gehiago, hemen.  

Martinen ekarpen baliotsua Mikeldiren irabazitako derbian

Centro de Estudios Mikeldik mailari eusteko aukerak ditu oraindik. Partidu zailak ditu aurretik, baina Santurtziren aurka lortutako garaipena (65-60) helburua lortzeko oso baliotsua izan da. Baja ugari eduki arren, Santurtzik 30 minutuz kontrolpean izan zuen norgehiagoka. Hala ere, erasoan blokeatuta gelditu ziren, Izkarak garaipenerako bidean jarri zuen taldea eta Xabi Martinek azkeneko ikutua eman zion…

gdko bizkaia roundtree celta

Bilbao Basket, Zornotza eta Askartzan, garaile etxean

Albiste onak ekarri dizkugute talde bizkaitarrek asteburuan. GDKO Bizkaiari Igoera Fasean matematikoki sartzeko gutxi falta zaio, Vigon Celta Selmark mendean hartu eta gero. Bilbao Basketek eta Zornotzak sendo jarraitzen dute etxean. Gainera, Askartzak eta Santurtzik EBAn lortu nahi dituzten helburuei begira garaipen garrantzitsuak eskuratu zituzten, hau da, igoera eta mailari eustea, hurrenez hurren. Informazio gehiago,…

izaskun cadi gernika bizkaia lf

GDKO Bizkaia, garaipena lortu duen talde bakarra

Oso jardunaldi txarra izan da gure taldeentzat. Bilbao Basketek ez zuen aukerarik izan Murtzian, Gernika Bizkaiak play-offetatik oso urrun gelditu da, Zornotzak Tarragonan galdu zuen eta EBA mailan, bizkaitarrek ez zuten partidurik irabazi. Albiste on bakarra, GDKO Bizkaiak Badajozen aurka lortutako garaipena. Informazio gehiago, hemen.  

judith monasterio, promete

Garaipenak, soilik emakumezkoen taldeentzat.

Ez da asteburu ona izan talde bizkaitarrentzat. Bilbao Basket eta Bidaideak BSR Kopatik kanpo geratu ziren final laurdenetan, eta ligan, Zornotzak eta EBA mailako taldeek porrot egin zuten. Garaipena lortu zutenak neskak izan ziren; Emakumezkoen Ligan Gernika Bizkaiak nabarmen irabazi zion Prometeri eta, tarte zabala lortuta ere, GDKO Bizkaiak mendean hartu zuen Araski Emakumezkoen 2.…

GDKO, CECILIA LIÑEIRA

Bilbao Basketek eta GDKO Bizkaiak sendo jarraitzen dute

Sailkapen desberdinetako goiko postuetan jarraitzen dute talde bizkaitarrek. Bilbao Basketek nagusitasunez hartu zuen mendean Manresa, momenturik egokienean norgehiagoka hautsita. GDKO Bizkaiak, bestalde, hamar minutu behar izan zituen garaipena ziurtatzeko. Gernikak gutxigatik ez zion Conquerori irabazi, eta azkenik, EBA ligan Askartzak behar-beharrezkoa zuen garaipena eskuratu zuen, eta Santurtzik eta Mikeldik galdu egin zuten. Informazio gehiago, hemen.…