GDKO Ibaizabal eta Santurtzik sailkapeneko behealdeko taldeen aurka irabazi dute

Soilik GDKO Ibaizabal eta Santurtzik lortu dute asteburu honetan garaipena. Talde biek, jaitsiera postuen inguruan dauden taldeen aurka jokatu beharra zuten, eta nahiko eroso lortu zuten garaipena. RETAbet eta Zornotza ez ziren ondo aritu Valentzian eta Zornotzan. Lointek Gernikak ezin izan zuen irabazi IDK Gipuzkoa taldearen aurka derbian eta Bidaideakek porrota jaso du Albaceten. VALENCIA…

eba, santurtzi, ardoi, joseba iglesias

Askartzak EBAko derbia irabazi zuen eta Bilbao Basketek beste garaipen bat lortu zuen

Bilbao Basket zorioneko izaten jarraitzen du; adibide gisa, Estudiantesen aurka lortutako garaipen estua (64-63). GDKO Bizkaiak ereirudi ederra ematen jarraitzen du Badajozen irabazi eta gero, hori bai, ohikoa baino gehiago kostata. (54-70). EBAn, Askartzak eta Centro de Estudios Mikeldik derbia jokatu zuten, eta lehenengoek irabazi (85-63)- Santurtzik, Zornotzak eta Gernika Bizkaiak, aldiz, porrota jaso zuten.…

askartza mikeldi

EBA ligako talde bizkaitarrek euren egutegiak ezagutu dituzte

Astearte honetan, Espainiako Saskibaloi Federazioak EBA ligako egutegien berri eman du. Talde bizkaitarrak A-A multzoan arituko dira. Talde bizkaitarrek liga etxean hasiko dute; Santurtzik, Askartzak eta Centros de Estudios Mikeldik, Fundación Valladolid, Tolosa eta Estela izango dute lehenengo jardunaldian aurkari, hurrenez hurren. Informazio gehiago, gaztelaniaz ikusgai. Egutegia ikusgai

rowley prat zornotza adecco plata

Jokatutako luzapen biak ez dira talde bizkaitarren alde izan

Luzapenak asteburu honetako protagonista negatiboak izan dira. Zornotza STak ezin izan du Urrezko Adecco Ligarako Igoera Faserako txartela matematikoki asteburu honetan ziurtatu, luzapenean CB Praten aurka galdu baitzuen. EBA ligan ere, beste talde bizkaitar batek, Centros de Estudios Mikeldik bigarren luzapenean Fundacion Baloncesto Valladoliden aurka galdu zuen. Garaipen bakarra Bilbao Basketek lortu zuen. ENDESA ACB…

liga femenina gdko ibaizabal mann filter

Talde bizkaitarrentzat emaitza zeharo ezberdinak asteburu honetan

Asteburu honetan emaitza zeharo ezberdinak egon dira ACB eta FEB txapelketetan. Gernika Bizkaiak eta Zornotzak etxetik kanpo euren partiduak irabazi zituzten, Gernikaren kasuan lehenengo posizioan jarraitzeko eta Zornotzaren kasuan, aldiz, goiko posizioetara begira jartzeko. Bilbao Basketek eta Bizkaia GDKOk euren partiduak galdu zituzten, eta Bizkaia GDKOk mailari eusteko borrokan aurrera pauso bat emateko aukera aparta…

ACB eta FEB txapelketetako partidu gehienak azken minutuetan erabaki dira

Emozio handiko asteburua bizi dugu ACB eta FEB txapelketetan partidu ugari azken segundoetan erabaki baitira. Zornotzak, Gernika Bizkaiak eta Centros de Estudios Mikeldik azken minutuetan euren partiduak erabaki zituzten, baina zoritxarrez, Bilbao Basketek eta Bizkaia GDKOk ezin izan zuten garaipena erdietsi, partidu bietan berdintasuna nagusi izan arren. Bestalde, EBAn Santurtzik eta Askartzak euren partiduak galdu…

naiara díez araski gernika lf2

Gernika Bizkaiak Araskiri irabazi dio, eta LF-ko Igoera Fasea jokatuko du

Asteburu ona, oro har, ACB eta FEB txapelketetan diharduten talde bizkaitarrentzat. Baina emaitza guztien gainetik, aipatu beharra dago Gernika Bizkaiak Araskiri 62-78 irabazi ondoren, Emakumezkoen Ligara igotzeko fasea matematikoki ziurtatu duela. Oraindik liga amaitzeko 7 jardunaldi falta direnean, Mario Lopezen neskek Igoera Fasea jokatuko dute. Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik. ZORIONAK! Bestalde, Bilbao Basketek Bilbao Arenen Gipuzkoa…

Araia Peña LF2 Gernika

Gernika Bizkaiaren multzoaren buruzagitza eta Askartzaren bigarren garaipena asteburuko gertaera positiboak izan dira

Asteburu honetan ez dira emaitza positibo askorik egon Endesa ligan eta FEB txapelketetan diharduten talde bizkaitarrentzat. Bilbao Basketek eta Bizkaia GDKOk sailkapeneko azken posizioetan jarraitzen dute, garaipen bana dutelarik, eta asteburu honetan ezin izan dituzte euren partiduak aurrera eraman. Zornotzak puntu bakar batengatik galdu zuen Adecco Platako euskal derbian Iraurgiren kontra. EBA ligan, Askartzak bere…