xabier leizea unamuno cadete

Xabier Leizea: “Iremos a dar la cara”

Unamunok igande honetan hasiko du Espainiako Kluben Kadete Gizonezkoen Txapelketa, Zaragozan jokatu dena. B multzoan dago talde bilbotarra Unicaja, CAI Zaragoza eta Quintanar taldeekin batera. Ez dute hurrengo fasera heltzeko bide erraza, baina bilbotarrek ez dute amore emango. Entrenatzailearekin, Xabier Leizearekin, hitz egiteko aukera izan dugu, eta sentsazioen eta helburuen inguruan mintzatu da. Horrez gain,…

unamuno cadete piña

ESPAINIAKO KADETE TX.: Unamunok eta Loiolak aurkariak ezagutzen dituzte jada

Maiatzaren 25etik 31ra jokatuko den Espainiako Kluben Kadete Txapelketetarako sailkatu diren talde bizkaitarrak, estatu mailan jokatuko duten txapelketetako aurkariak ezagutzen dituzte jada. Behin Espainiako Saskibaloi Federazioak zozketa egin ondoren, Loiolak emakumezkoetan, eta Unamunok gizonezkoetan, lehenengo fasean izango dituzten hiru aurkariak zeintzuk izango diren ezagutu dute. Gizonezkoen txapelketa Zaragozan jokatuko da, eta emakumezkoena, aldiz, Tenerifen. Hona…

FASE FINAL JUNIOR MASCULINO UNAMUNO CAMPEÓN

FASE FINALAK Junior Giz.: Unamuno txapeldun, Loiolari kostata irabazi ondoren

Asteburu honetan Junior Gizonezkoen Fase Finalak  jokatu dira Amorebieta-Etxanoko Larrea Kiroldegian, eta konbinaketa guztiak edo gehienak posible ziren azken jardunaldian. Berdinketa hirukoitzak txapelketa irabazteko, berdinketa hirukoitzak bigarren posizioa lortzeko, etab. Leioak Tabirakori (75-58) irabazi zion, horrek berdinketa hirukoitzik egongo ez zela adierazi nahi zuen, eta Unamuno-Loiola neurketako irabazlea, Bizkaiko Txapelduna izango zen. Unamunok Loiolari (63-69)…

FASES FINALES JUNIOR MASCULINO TABIRAKO LOIOLA ARROITAJAUREGI

FASE FINALAK Junior Giz.: Tabirako lehian sartu da eta Unamunok garaipen berria eskuratu du

Asteburu honetan onotzako Larrea Kiroldegian jokatzen ari den Junior Gizonezkoen Bizkaiko Fase Finaleko bigarren jardunaldian, Tabirako Baquek txapelketan lehenengo garaipena lortu zuen (59-55) Loioa Indautxuri irabazi ondoren. Unamunok bigarren garaipena erdietsi du Leioaren aurka (87-73), eta hirugarren jardunaldian irabazi ezkero, txapeldunak izango dira. TABIRAKO BAQUÉ 59 – LOIOLA INDAUTXU 55 Kronika gaztelaniaz ikusgai. UNAMUNO 87…

unamuno cadete fase final masculina

FF KADETE GIZ.: Unamuno, txapeldun!

Kadete Gizonezkoen Amaiera Fasea asteburu honetan jokatu da Durangoko Landako Kiroldegian, eta ez da ezusteko handirik egon, Unamuno kaudimen handiarekin irabazi baitu Bizkaiko txapelketa, lehenengo bi jardunaldietan irabazi ondoren, hirugarren jardunaldian Getxori (47-80) irabazita. Partidua galdu arren, Getxok ez zuen amore eman eta aurreko partiduak irabazi zituztenez, Bizkaiko txapeldunordeak dira. Hirugarren posizioa Tabirakok erdietsi du,…

FASES FINALES, CADETE, MASCULINO, UNAMUNO, TABIRAKO

FF KADETE GIZ.: Unamunok eta Getxok ez dute hutsik egin eta tituluagatik lehiatuko dira

Durangon ostiraletik jokatzen ari den Kadete Gizonezkoen Amaierako Faseko bigarren jardunaldian ez da ezustekorik eman, Unamunok eta Getxok irabazi baitzuten, talde biek bi garaipen dituztelarik, eta elkarren aurka arituko dira titulua nork irabaziko duen erabakitzeko. Unamunok Tabirakori irabazi dio (74-56), eta Getxok Leioari (60-67) luzapenean. UNAMUNO 74 – TABIRAKO 56 Kronika gaztelaniaz ikusgai. Estatistikak LEIOA…

FASE FINAL CADETE MASCULINA GETXO TABIRAKO

FF KADETE: Loiola (E) eta Unamuno (G), euren asmoak agerian utziz

Kadeteetako Amaierako Faseetako lehenengo jardunaldian, talde bi nagusitasunez aritu dira. Emakumezkoetan, Sopelan, Loiola Indautxuk Tabirakori 68-38 irabazi zion, bigarren zati ikusgarri baten ondoren. Jardunaldiko beste partiduan, Getxok Gernikari irabazi zion, 48-52. Gizonezkoetan, Unamunok gogor ekin zion lanari eta Leioa erraz garaitu zuen, 32-66. Beste partiduan, etxeko taldeak, Tabirakok, ezin izan zion Getxori irabazi. KADETE EMAKUMEZKOAK…

fases finales cadetes

KADETE AMAIERAKO FASEAK: Bizkaiko tituluak jokoan

Intentsitate handiko astebeburua dugu aurretik, kadete kategorian, maila horretako Amaierako gizonezkoen eta emakumezkoen Bizkaiko Faseak baititugu. Neskek Bizkaiko titulua Sopelan jokatuko dute, eta mutilek, aldiz, Durangon. Zortzi talde, egoitza bi, titulu bat jokoan, eta emozio ugari asteburu honetan kadete kategorietan biziko duguna. Durangoko Landako Kiroldegian Unamuno da titulua erdiesteko faboritoa, eta Getxo, Tabirako eta Leioa…

unamuno junior campeonato de españa

Unamuno ez da Espainiako Txapelketako hurrengo faserako sailkatu

(ARGAZKIA: Unamuno ST)Unamunok Espainiako Junior Gizonezkoen Txapelketan Clareten aurka 69-61 galdu du, eta hori dela eta, ezin izango dira final zortzietarako sailkatu. Asteazkenean, euren parte hartzea Albaceten amaituko da. Partiduari dagokionez, Peña izan da talde bilbotarraren jokalaririk onena, 18 puntu saskiratuz, eta Mendikotek 13 eta Pérezek 12 ere lan txukuna burutu zuten. Kronika gaztelaniaz irakurri. Estatistikak

cadete unamuno loiola

Loiola (E) eta Unamuno (G), Euskadiko txapeldunordeak kadete kategorian

Unamunok (gizonezkoetan) eta Loiola Indautxuk (emakumezkoetan) Euskadiko titulua gertu izan zuten kadete kategorian, baina azkenean txapeldunorde amaitu zuten. Finalera ailegatu bai baina ezin izan zuten bertan irabazi. Dena den, talde biak ez ziren esku hutsi etxera itzuli, biek lortutako txapeldunordetzari esker, Espainiako Kadete Txapelketa jokatuko baitute. KADETE EMAKUMEZKOAK Informazio gehiago, gaztelaniaz. (Iturria: Basketbasko) KADETE GIZONEZKOAK Informazio…