TEKNIFIKAZIOA: deialdi bikoitzak beste behin

TEKNIFIKAZIOA: deialdi bikoitzak beste behin

Ez dago ez zubirik ez atsedenik Teknifikazio Programarako, non adinaren araberako bi multzo osatuko diren: Juniorrak eta Kadeteak alde batetik eta Miniak eta Haurrak bestetik.

Datorren Igandean, Abenduak 4, Lauro Ikastolan ospatuko den TEKNIFIKAZIO jardunaldiaren DEIALDIA.

– Juniorrak eta Kadeteak: 15:45etan aurkeztu beharko dira.

– Haurrak eta Miniak: 16:45etan aurkeztu beharko dira.

Deialdi osoa

Halaber, entrenamenduak ateak irekita egingo direla eta ez agertzeak, lesioak  eta justifikatzeak, email bidez egin beharko direla jakinarazten dizuegu. Secretaria2@bizkaiabasket.com. Kirol alta jaso duten kirolariek ere honen berri jakinarazi beharko dute, horrela deialdi berrietan sartu ahal izateko.

Jokalariek, pasa den denboraldian emandako kamiseta alderantzikagarriak eraman beharko dute. Kamiseta hori izango ez balute, bi kamiseta eraman beharko dituzte, bat zuria eta bestea kolore ilunekoa, ur botila eta dutxatzeko beharrezko materiala.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak