XVI Eskola Laguntzaile Programa aurkeztu da inoiz baino parte-hartzaile gehiagorekin

Astearte honetan, Eskola Laguntzaileen Programan izena eman duten 888 Eskola Laguntzaileak Miribillako Bizkaia Frontoian izan dira. Partaidetzari dagokionez aurreko 15 edizioetan zenbateko gainditu da, iazko denboraldian baino 34 laguntzaile gehiago izango direlarik. Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Eskola Laguntzaile Programako arduradunek, Koldo Mendia Presidentea buru izan zutelarik, hamaseigarren edizioa aurkeztu zuten, programa honi esker Bizkaian ospatuko diren…

Gironak Lointek Gernika Bizkaiaren EuroCup festa zapuztu du

Asteazken honetan, Bizkaiko saskibaloiak galduezinezko zita garrantzitsua izan zuen. Horrela ulertu zuten Bilboko La Casillara gure lurraldean EuroCup txapelketako lehen partiduaz gozatzera hurbildu ziren 1.500 zaletuek. Dena zegoen prest feste batean bilakatzeko baina atsedenalditik Aurrera Spar Citylift Girona gehiago izan zen. Kataluniarrak nagusi. Historian lehenbiziko aldia zen Bizkaian EuroCup txapelketako partidu bat jokatzen zela. Guztira…

Garaipen guztiak gizonezko taldeek lortutakoak izan ziren

Estatuko mailetan ari diren gizonezkoen taldeek asteburu bikaina izan dute. RETAbetek estreineekoz irabazi zuen, EBAko lehendabiziko jardunaldian Santurtzik etxetik kanpo Easo talde indartsuari irabazi zion eta Zornotzak etxean errez igo berri baten aurka. Emakumezkoentzat ez da asteburu ona izan, Lointek hurbil ibili bada ere galdu egin du eta GDKO Ibaizabalek garesti ordaindu zuen partida hasiera…

Sufritzen jakinez irabazi du Santurtzik EBA Euskal Kopa (58-55)

Santurtzik bere izena idatzi du Euskal Kopako irabazleen zerrendan 2017ko edizio hau irabazita. Santurtziarrek 58-55 irabazi diote Amorebietako Larrea Kiroldegian Easori (58-55). Asko sufritutako garaipena izan zen. Ibai Mugarzarenek partidua apurtu nahi zuten baina talde donostiarrak buelta eman nahi izan zion eta Juan Torresen hiruko bati esker erabakita utzi zuten. Jaurtiketa libreen lerrotik 4 aldiz…

Lointek Gernika Euskal Kopako txapeldunordetzarekin konformatu behar da

Igande honetan Emakumezkoen Euskal Koparen azken jardunaldia jokatu da eta talde bizkaitarrek ezin izan dute garaipenik eskuratu. Lointek Gernikak ezin izan du iaz lorturiko titulua eskuratu eta 67-65 galdu Araskiren aurka. Hirugarren postua lortzeko lehian GDKO taldeak ondo jokatu zuen baina IDK Gipuzkoa gehiago izan zen, azkenan 73-48. Galdakaoztarrek merezitakoa baino alde handiagorekin galdu zuten.…

Lointek Gernika Euskal Kopako Finalerako sailkatu da GDKO on bati irabazita (66-54)

Bizkaitarren arteko derbia izan dugu  Galdakaoko Urreta Kiroldegian ospatzen ari den Emakumezkoen Euskal Koparen bigarren finalerdian. Lointek Gernika faborito argia zen eta nahiz eta irabazi, asko sufritu zuen GDKO sendo baten aurka. Igande honetan goizeko 11:30etatik aurrera, Araski eta Lointek  taldeen arteko finala ospatuko da eta 13,30etan hirugarren posturako partidua Ibaizabal eta IDK Gipuzkoaren artean.…

GDKO Ibaizabal taldeak Euskal Kopako Azken Fasea jokatuko du

[box] Igande honetan jokatu da Euskal Kopako Azken Fasera sailkatzeko kanporaketa Galdakaoko Urreta Kiroldegian. Bertan izan dira nor baino nor LF2ko bi euskal taldeak, GDKO Ibaizabal eta Añares Rioja. Garaipena bizkaitarrentzat izan zen, partiduaren hiru laurdenetan nagusi izan eta azpeitiarren azken erreakzioa eusteko gai izan zirelarik. Gauzak horrela, Euskal Kopako finalerdietan Lointek Gernika Bizkaia eta…

70-52 irabazi dio Santurtzik Mondragon taldeari eta EBAko Euskal Kopa titulua lortzeko faboritoen artean kokatzen da

Bigarren partidua eta bigarren garaipena Santurtzirentzat EBAko Euskal Kopan. Ezkerraldekoak etxean jokatzen zuten Mondragon Unibertsitatearen aurka eta Juan Torres efektuagatik eta hirukoetan asmatzeagatik partidua irabaztea lortu zuten. Joko azkarra eta pintura azpian nagusi ziren bizkaitarrak eta hasieratik hasi ziren aldeak ateratzen. Juan Torres nagusi zen jokoan eta gipuzkoarrek ez zuten gelditzeko modurik ikusten. Momentu horretan…

Alzolak osasuna bultzatuko du bizkaiko saskibaloiarekin batera

[box]Familia hasiz doa. Bizkaiko Saskibaloi Federazioak kide berri bat izango du aurrerantzean, Alzola Basque Water. Ezinbesteko laguntzaile honek Osasuna banatuko du gure ikasleen artean eta Bizkaiko selekzioen ur ofiziala izango da Teknifikazio eta Eskola Saskibaloiko programetan.[/box] Aste honetan burutu da Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren eta Alzola Basque Water enpresaren arteko elkarlan hitzarmena.  Bertan izan dira Asier…

Ikasturte eta 50. Urteurrenaren irekiera Bizkaiko Arbitroen Batzordearentzat

Bizkaiko Arbitroen Batzordeak hasiera eman dio denboraldiari, ikasturte hasierako bilerarekin. Aurtengoa 50. Urteurrena izango da. Batzarra Koldo Mendiak inauguratu zuen bertaratutakoei denboraldi berrirako onena opaz. Batzordeak eramango duen armarri berria aurkezteko ere baliatu zen bilera. Mikel Seguradok 50. Urteurrenari loturik burutuko diren ekintzen berri eman zuen: ACBko  Arbitro eta Mahaiko Ofizialen Solasaldia. Entrenamendua ateak irekita.…