Sufritzen jakinez irabazi du Santurtzik EBA Euskal Kopa (58-55)

Sufritzen jakinez irabazi du Santurtzik EBA Euskal Kopa (58-55)

Santurtzik bere izena idatzi du Euskal Kopako irabazleen zerrendan 2017ko edizio hau irabazita. Santurtziarrek 58-55 irabazi diote Amorebietako Larrea Kiroldegian Easori (58-55). Asko sufritutako garaipena izan zen. Ibai Mugarzarenek partidua apurtu nahi zuten baina talde donostiarrak buelta eman nahi izan zion eta Juan Torresen hiruko bati esker erabakita utzi zuten. Jaurtiketa libreen lerrotik 4 aldiz izan zuten partidua erabakita uzteko aukera talde moreak baina ezin lortu eta Easok aukera bat izan zuen baina oso zaila. Bizkaiak Euskal Kopan jokaturiko 5 partiduak irabazi ditu.

Santurtzi bikain atera zen pistara, Ivan Saez de Cortazar geldiezinarekin, Betolazarekin kanpotik asmatuz eta Vega defentsan bikain jarriz (13-4, 5.min). Easo saskiratu ezinik zebilen Del Vallek ardura hartu zuen arte. Donostiarrek 18-14 hurbildu ziren baina Chavarrik azken segundoetan lorturiko hirukoak min asko egin zuen. Lehen laurdenaren bukaeran 21-14.

Santurtzik defentsan erakutsitako intentsitateak Easo gainditzen zuen. Mugarzak aldaketak burutu zituen txispa mantentzeko. Moreen bigarren aukerek donostiarrei gogor zigortzen zieten baina Arrietarenek egoera hori hobeto kudeatu zuten eta Urtxulutegi eta Mayerrek partiduari buelta ematen saiatu ziren. Pibotak sarturiko hiruko bati esker 31-31 berdindu zen partidua, atsedenaldirako minutu baten faltan.Torresek jarraian alley-hoop bat sartu zuen atsedenaldira 33-31 joan zirelarik.

Betolaza eta Aranzabal zelaian zirela bueltatu zen Santurtzi zelaira. Moreen entrenatzaileak partiduaren kontrola berreskuratu nahi zuen eta baita lortu ere.7-2ko errenta lortu zuen. Ondoren talde biek huts egite asko egin zituzten markagailua aldatu ezinik egon zelarik. Easok Del Valleri esker hiruko bat sartu zuen eta 0-8ko partzial bati esker 42-44 aurreratu ziren. Santurtzik berdinketa lortu zuen 30.minutuan.

Easoren dinamika positiboak aurrera jarraitu zuen eta Santurtziarrei zalantzak etorri zitzaizkien (47-53). Moreen erasoak ez ziren eraginkorrak. Beraien jokalari erreferenteak bilatzen zituzten, Torres eta Saez de Cortazar eta hauek Chavarriri jaurtitzea ahalbidetzen zioten.Mugarzak dena zelairatu zuen: Betolaza, Aranzabal, Sainz de la Maza eta lehen aipatutako pibotak. Asmatu egin zuen. 53-53koarekin heldu ziren azken bi minutuetara eta 55-55koarekin azken minutura. Orduan Juan Torresek hirukoa sartu zuen, 58-55 eta 35 segundo aurretik. Santurtzik lau jaurtiketa libre izan zituen dena erabakita uzteko baina ez zituen aprobetxatu. Easok ez zuen errebotea baliatzen jakin eta azken jaurtiketa oso behartua izan zen. Titulua Santurtziarrentzat.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak