GIZ. KAD. FF: Unamuno, Bizkaiko txapeldun
Unamunok ez zuen arazo handirik izan Bizkaiko txapeldun izateko; Usansolon jokatutako fasean, bilbotarrek hiru partiduak irabazi zituzten, azkenekoa Getxoren aurka (49-80). Eta emaitza hori ikusita, Tabirakok garaipena behar zuen azpitxapeldun izateko. Hortaz, gogotik lan egin eta gero Loiola mendean hartu zuten (77-75). Informazio gehiago, hemen.