Loiola Indautxu (JF) Euskadiko txapeldun!

Finalaurreko partiduan Tabirako Baqué durangarrak eta finalean Aranur ISB irabaita, aurtengo Euskadiko txapeldun bihurtu dira Junior mailako neska indautxutarrak. Aurreren iritziz, partidu gogorra izaten zen lehenbizikoa, lau taldeen kalitatea zela. Berdintsuagoa izango zen finala, zeinean amaierarako bost segundo falta zirela, Itziar Ariztimuñoren hiruko batek erabakiko zuen titulua (60-59). Defentsa indibidualetan oinarritu ziren bilbotarrak, baita barneko…

Enkante solidarioa: Lortu Bilbao Basket-ko jokalari baten kamiseta edo Gernika KESB taldeak sinatutako kamiseta bat

Gure 75. urteurrenaren oroimen perfektua izan nahi? Hona aukera ezin hobea. Aurreneko taldeek jantzitako kamiseten enkantea antolatuko du Federazioak. Apirilaren 7tik aurrera egin daitezke saiakerak Bilbao Basketek eskaini eta diseinatutako kamisetarekin. All Star Day egunean Retabet.es Gipuzkoaren aurka erabilitakoa da hori hain zuzen. Antzekoa egin du Gernika Bizkaiak, Bizkaia Basket izenpean berdintsu bat diseinatuta, 75…

Soilik GDKOk lortu du garaipena

Ez da asteburu batere ona izan. Denboraldia bukatutzat ematen du Ametx Zornotzak azken porrot honen ostean play-offak jokatzeko aukera guztiak ihes egin baitzaizkio; Bilbao Basketek Real Madrilen aurka galdu baina aurre egin zion horri behintzat; Santurtzik Mondragonen porrota jasan zuen ere; eta Amiaben kontra galdu zuen bestalde Bidaideak. REAL MADRID 102 – DOMINION BILBAO BASKET…

75. urteurrena: Bizkaiko saskibaloiaren historiaren zertzelada batzuk, ‘Bizkaiko saskibaloiaren 75 urte’ erakusketan

Bilboko Zabalgune plazan aurkeztu da Bizkaiko saskibaloiaren historiako erakusketa ostegun honetan. Bertan izan dira, besteak beste, Carlos Sergio eta Oihane Agirregoitia ordezkari instituzionalak, baita beste hainbat klub bizkaitarrenak ere. Bobby Knight eta Txus Bidorreta gisako entrenatzaileek sinatutako baloiak, Bilbao Basket, Gernika Bizkaia eta Bidaideak BSR estatu-mailako, eta antzinako Águilas edota Kas taldeen kamisetak, liburuak eta…

Josema Alcántara: “Naturaltasunez lehiatzea da espero dudan bakarra”

Gernika KESB kadete nesken taldeko entrenatzaile Josema Alcantararekin mintzatu izan gara. Bada, lidergoa jokatuko dute asteburu honetan Autocares Ulaziaren aurka, eta horrekin batera Espainiako txapelketarako plaza. Biek irabazi dituzte zortzi partidu unera arte, azkeneko hau benetan erabakigarria izanik. Bigarren fase honen ibilbidea baloratu digu berak, baita taldeak osatutako jokalarien hainbat xehetasun azpimarratu ere. Irakur ezazu…

Igoera-fasean GDKO Ibaizabal, play-offak eskuratzear Ametx Zornotzak eta goiko postuetan segitzen du Santurtzik

All Star Day-ko asteburuarekin batera, notizia positibo gehiago kontatu behar: azkenik lortu zuen GDKO Ibaizabalek igoera-faserako sailkapena Liga Orokorra bukatzeko hiru jardunaldi falta direla. Horrez gain, beste garaipen bat erdietsi zuen Ametx Zornotzak ere, play-offak jomuga izanik. Pena da ordea jardunaldi honen ostean santurtziarren kolidergoa bertan behera gelditzea, Valladoliden porrota jasan ondoren. Dominion Bilbao Basketek…

75. urteurrena: garaipen bikoitza derbietan, ikuskizuna, dibertsioa eta esker ona All Star Day egunean

Saskibaloiko egun bikaina bizi izan zen aurreko larunbatean Bilbao Arenan, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatuta. Derbyetan eskuratutako emaitzak, nesken partiduan egondako 2.557 eta mutilekin izandako 9.711 zaleek sortutako giroa, Bizkaian formakuntza jaso eta elitera iritsi direnen aitorpena eta sentimendua, Lenon Álvarezen Freestyle show-a, 2 belaunaldi elkartzen zituen txapelketa eta jaurtiketa-lehiaketek lagundu zuten ospakizun osotu bat betetzera…

Jon Bilbao: “Lesioek barneko jokoan eragin dute nagusiki”

All Star Day eguna ospatzen den astean, ez diogu Kadete eta Junior entrenatzaileekin hitz egiteari utzi. Honakoan, Unamuno Junior Mutilen zuzendariarekin aritu gara, jon Bilbao hain zuzen. Tamalez, ez dabiltza oso ongi A2an, 7 jardunaldiren ostean partidu bakarra irabazita. Oraintxe, Fundacion 5+11 A izaten da liderra plenuarekin, zazpitik zazpi; bigarren Easo A 7tik 5 eskuratuta; hirugarren…