Bidaideak BSR Euroleague 1-eko Txapeldun

Ikaragarria, historikoa, epikoa…kalifikatibo guztiak labur geratzen da Bidaideak Bilbao BSR taldeak egindakoa azaltzeko: Euroleague 1-eko txapeldunak!  Aurreneko titulua bilbotarrentzat.  Txurdinagako ihazko txapelketan garaipena gutxigatik ihes egin ostean, edizio honetan irabaztea tokatzen zen eta horrela egin dute Beskitar turkiarren aurka 71-67. Zorionak!

BBK UP emaitzak eta finaletako ordutegiak

Larunbat honetan eman zaio hasiera BBK Up-i. Saskibaloiko jaialdi honetan 14 saski, puzgarriak, tailerrak eta batez ere dibertitzeko aukera izango dute txikienek. Lehen jardunaldia bukatuta emen dituzue emaitzak, sailkapena eta igandeko finalen ordutegiak. Haur Maila-Neskak Haur Maila-Mutilak Mini Mutilak Mini Neskak Premini Mutilak Premini Neskak Saski Eskolak

‘Gure Txapeldunak’ abian da

Pasa den larunbatean, martxoak 30, izaera solidarioa duen programa bat abiatu zen Deustuko Kiroldegian Gorabideko neska-mutilekin. Aukera paregabea saskibaloian hasi nahi duten gazteentzat. 30 ume baino gehiago elkartu ziren lehen jardunaldi honetan. Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta BizkaiaBasket Fundazioak +QBasket-en testigua hartu zuten eta txapeldun gazte hauekin formakuntza lantzen dute era dibertigarri batean. 5 hilabeteko iraupena…

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Askartzak irabazi du derbia eta porrotik ezagutu gabe jarraitzen du Nesken Junior Mailan

(ARGAZKIAK: Askartza) Bizkaiko Liga Berezi hauen ekuatorera iritsi gara. 7 partidu baino ez dira geratzen Azken Fasea nortzuk jokatuko duten erabakitzeko. Talde batzuek beraien nagusitasuna agerian utzi dute, horren adibide dugu Askartza. Leioaren aurkako derbian garaipena lortu zuten eta porrotik jaso Gabe bukatu dute lehen itzuli hau. JUNIOR MAILA:NESKAK Leioarren arteko derbia bizki izan genuen…

Lointek Gernikak bermatuta dauzka play-offak eta Zornotzak maila mantentzea lortu du. Bidaideak kolidertzan da

Asteburuan bi gertaera nagusi eman dira gure lurraldeko taldeentzat. Alde batetik Lointek Gernika Bizkaiak matematikoki sailkatzea lortu du play offetarako Liga Erregularra bukatu baino 6 jardunaldi lehenago. Zornotzak bere aldetik beste urte betez Zilarrezko LEB mailan egotea lortu du eta igoeragatik borrokatuko duen multzoan sailkatu ondoen. Bidaideakekoak ere pozik egoteko arrazoiak dituzte, historian aurrenekoz kolidertzan…