BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Askartzak irabazi du derbia eta porrotik ezagutu gabe jarraitzen du Nesken Junior Mailan

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Askartzak irabazi du derbia eta porrotik ezagutu gabe jarraitzen du Nesken Junior Mailan

(ARGAZKIAK: Askartza) Bizkaiko Liga Berezi hauen ekuatorera iritsi gara. 7 partidu baino ez dira geratzen Azken Fasea nortzuk jokatuko duten erabakitzeko. Talde batzuek beraien nagusitasuna agerian utzi dute, horren adibide dugu Askartza. Leioaren aurkako derbian garaipena lortu zuten eta porrotik jaso Gabe bukatu dute lehen itzuli hau.

JUNIOR MAILA:NESKAK

Leioarren arteko derbia bizki izan genuen Askartzan, etxeko taldea eta Leioaren artean. Leioa 4 garaipen eta bi porrotekin iritsi ziren partidura.

Kanpokoak hobeto hasi ziren, Santiago Piedrabuenaren gidaritzapean. Beste aldean Jon Ortizenak zeuden. Azken hauek huts egite handiak egin zituzten.  Askartza blokeo zuzenak baliatu zituen eta Leioak Arranzi esker aurretik jarri ziren 9-11. Bigarren laurdenean erantzuten saiatu ziren, baina gorriek goian presionatzen zuten. Etxeko taldeko Alonso agertu zen bigarren zatian baina Irlasedasekoak garaiz esnatu ziren eta atsedenaldira 19-22 iritsi ziren.

Asakartzak atsedenaldia eta gero 2-3ko eremua jarri zuten, presioa eragiteko. Erasoan banakako jokaldiek garrantzia handia hartu zuten eta aurretik jarri ziren. Askartzako Iturralde eta Leioako Morales ziren taldeak bizirik mantentzen zutenak. Hirugarren laurdenean 31-32. Pixkanaka Piedrabuenarenak indarrak galtzen joan ziren nahiz eta defentsan ongi itxita egon.  Leioarren nekeak kontraerasoan puntuak lortzea eragotzi zien eta horretaz baliatu zen Askartza 6-0eko partziala lortzeko. Horrek gauzak asko zaildu zizkien kanpokoei. Alonsoren azken bi jokaldi erabakigarriak izan ziren partiduaren  balantza etxeko taldearen alde erortzeko, 50-45 amaieran.

Gainontzeko hiru partiduetatik bitan irabazleek abantaila handiak lortu zituzten. Unamuno sendo aritu zen etxean eta 66-42 irabazi zion Zornotzari. Getxosaskik erraz irabazi zion La Salleri. Escolapios eta Urdanetaren artekoan etxeko taldea nagusitu zen 49-47.

JUNIOR MAILA: MUTILAK

Etxeko talde guztiek garaipena lortzetik gertu izan ziren Junior Mailan. Leioak Durangon garaipena lortu izan ez balu horrela izango zen, 45-79. Ibaizabal bikain aritu zen etxean eta beste garaipen bat lortu zuen Patronato Maristasen aurka 50-39. Paulesek 74-52 irabazi zion Santurtziri. Barakaldarrak jaun da jabe izan ziren. Bukatzeko Loiolak 61-54 irabazi zuen Jesuitasen etxean.

KADETE MAILA: NESKAK

Hamar puntu baino gutxiagoko aldearekin amaitu ziren A1 multzoko lau partidetako hiru. Askartzak bere lehen garaipena lortu zuen etxean Paulesen aurka, 44-39. Tabirakok Ugeraga Saski Sopelari irabazi zion Uribe Kostan, 40-43. Unamunok ere ezustekoa eman zuen Santutxuren aurka defentsan eginiko lan bikaina oinarritzat hartuz, 33-38. Amaitzeko Tabirako sailkapenaren buruan da Getxosaskiri 68-45 irabazita.

KADETE MAILA: MUTILAK

Mutilen kadete mailako A1ean nagusitasun handia erakutsi zuten etxeko taldeek beraien partiduetan. Berrio Otxoak erraz irabazi zion Paulesi 77-64. La Sallek etxetik kanpo irabazi zion Durangon Tabirakori eta jokoz momentu onean dagoela erakutsi zuen, 54-76. Puntu bateko aldeagatik lortu zuen garaipena La Sallek Durangon Tabirakoren aurka, eta momentu onean dagoela erakutsi zuen, 53-52. Bukatzeko, Patronatok lauko finalerako sailkapena ziurtatu zuen Urdanetaren aurka emozioz beteriko amaieran, 52-49.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak