GOGORATU: Eskola Kiroleko lehenengo faseak asteburu honetan amaituko dira

escolar intxixu
escolar intxixu

Hurrengo igandean, otsailaren 9an, Eskola Kiroleko hainbat txapelketetako lehenengo faseak amaituko dira. Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik gogoarazten dizuegu partidu guztiak jokatu behar direla, eta partiduen emaitzak ahalik eta arinen jakinarazi beharko dituzuela.

Lehenengo faseak aste honen bukaeran amaituko direnez, ezin da partidurik jokatu gabe geratu, ezinbesteko egoerak salbu, denboraz eta formaz aldez aurretik justifikatuz. Ezinbesteko egoera batengatik partiduren bat atzeratu ezkero, derrigorrez egutegi ofizialaren hurrengo 15 egun naturaletan jokatu beharko da, faseak  amaitu direla kontuan izanik. Beraz, ezin da ligaxka bat itxi partidu guztiak jokatu arte.

Behin partiduak amaituta, oso garrantzitsua da partiduen emaitzen berri ematea, Federazioak egutegi berriak sortu ahal izateko. Beraz, talde irabazleak edo Eskola Laguntzailea berak, emaitzaren berri Federazioari eman beharko diote, baita akta originala entregatu ere. Hori guztia,  ASTELEHENEAN egin beharko dute, arratsaldeko 20:00ak baino lehen. Partidua astean zehar jokatu ezkero, emaitza eta akta partidua amaitu eta ondorengo bi orduetan entregatu beharko da.

Federazioak, jarritako epean emaitzen berri jasotzen ez badu, Txapelketa Batzordeak talde biak galtzailetzat joko ditu, neurketaren emaitza 0 – 0 izango delarik.

Amaitzen diren lehenengo txapelketak honako hauek dira:

HAUR KATEGORIAREN AURREKOA MUTILAK. 5, 6 eta 7 egutegiak.

MINIBASKET MUTILAK 02 – 8 eta 9 egutegiak.

AURRE-MINI MUTILAK 04 – 13 eta 14 egutegiak.

HAUR KATEGORIA NESKAK 00/01 – 21-22-23-24-25 egutegiak.

MINIBASKET NESKAK. – 30-31-32-33-34-61 egutegiak.

HAUR KATEGORIA MIXTO – 47 eta 48 egutegiak.

AURRE-MINI MIXTO 04(5X5) – 53-54-55-56 egutegiak.

3X3 TXAPELKETAK – 63-64-65-66-67-68-69-70-71-72-73-74 egutegiak.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak