Zorigaiztoko emaitzak derbietan

Emaitza latzak Bilbao Basket eta Ametx Zornotzak jasandakoak talde bizkaitarrek asteburuan zituzten bi derbietan. Bilbotarrek 108-62 galdu zuten Baskoniaren aurka eta zornotzarrek bestalde zentzagarria jaso zuten Sammic ISBren kontra. Bitartean, hobe aritu ziren Santurtzi edota GDKO. Hasieratik amaiera arte nagusi izan ziren gasteiztarrak oso. Bilbao Basket ez ezin izan zuen ia partiduan sartu ere egin…

Joko Olinpikoetan lehiatuko da J.C. García Gonzalez bizkaitarra

(ARGAZKIA: ACBPhoto) Juan Carlos García Gonzalez epailea olinpiarra izango da abuztuan Río de Janeiron ospatuko diren Olinpiar Jokoetan, ACBk iragarrita. Zorionekoa saskibaloi eta arbitraje bizkaitarrarentzat. Aparta haren kurrikuluma. 18 denboraldiz aritu da ACBn, errege-koparen hainbat finalen zuzentzaile, 2014. munduko txapelketaren hirugarren postua, Ameriketako txapelketaren bi final eta Euroligako beste hainbat partidu. Honakoak izan ziren bere…

Mutil-taldeak pozaren iturburu

(argazkiak: Dani Álvarez) Neskak izan ohi dira gertaera pozgarriak helarazten dizkigutenak. Kontraldetik, asteburu honetan mutilak izan dira albiste positiboen protagonista. 83-72 garaitu zuen Bilbao Basketek Morabanc Andorraren aurka. Funtsezkoa, oraindik aurrera helburua play-offak jokatzea izanik. Orekatua izan zen partidua, bilbotarrek hirukoekin nabarmendu arte. Andorrakoak ez zuten inolaz ere erlajaziorako tarterik eskaini. 71-55 galdu zuten gernikarrak…

Errege Kopa: finalaurrekoan sartu da Bilbao Basket, ate nagusitik

Bilbao Basketen seigarren partaidetza izan da honakoa, eta finalaurrekorako sailkapena lortu zuen atzo ate nagusitik gainera! 72-73 garaitu zuen Bartzelonaren kontra, primerako partidua eginez. Gauzak horrela, Herbalife Gran Canariaren aurka jokatuko dute hurrengo partidua bihar, 19:00etan. Ruoff izan zen gako nagusietako bat. Hau da bizkaitarrek txapelketa honetan eskuratutako bigarren egitandia; bestea, hain zuzen, aurkari beraren…

Lau garaipen, porrot bakarra

Asteburu oso ona izan da estatu-txapelketetan talde bizkaitarrentzat. Irabazi egin zuen Bilbao Basketek Ucam Murtziaren aurka eta lehena eskuratu zuen bestalde Bidaideak titulua lortzeko fasean. Horrez gain, GDKO Ibaizabal eta SAnturtzik ere hobeto aritu ziren haien aurkarien kontrako lehian. Eta soilik Ametx Zornotzak galdu zuen haren norgehiagoka, ia inolako aukerarik gabe hasieratik. Distantzia luzeak ongi…

lf2, ibaizabal

Neskak, garaipen bizkaitarren protagonista

Oro har, ez da asteburu ona izan estatu-txapelketei dagokienez. Neskek jarri dute ordea alde positiboa; etxetik kanpo irabazi zuten Gernika Bizkaia eta GDKO Ibaizabalek, Logroño eta Leonen, hurrenez hurren. 85-49 galdu zuen Bilbao Basketek Valentziaren aurka, ACBko garaitu gabeko liderra hain zuzen. Hasierako 16-2ko tarteak argi bideratu zuen partidua lokalentzat, eta beltzek ezin izan zioten…

Asteburu positiboa elitean dabiltzan taldeentzat

Lau  garaipen izan ditugu pasa den asteburu honetan, seitik alegia. Zentzu horretan, gainera, mota guztietakoak: sufrimenduz garaitu zuenh esaterako Bilbao Basketek, bihotzekoa santurtziarrek lortutakoa edota lasaiagoak Gernika Bizkaia eta Ametx Zornotzarena. Dominion Bilbao basketekin hasita, honek bost puntuko diferentziaz baliatu zen Manresa irabazteko, 67-72. Jomuga, Koparako sailkapena lortzea zen eta hala suertatu. Deseroso azaldu zen…

Garaitu egin dute Bilbao Basket eta GDKO Ibaizabalek; besteek, justu samar ibili eta ezin izan dute euren norgehiagokak gainditu

Estatu-mailako txapelketara itzuli dira bizkaitarrak, BSR izan ezik, baina ezin esan honakoa asteburu positiboa izan denik. Aipatu lez soilik Bilbao Basketek eta GDKO Ibaizabalek -biek sufrimenduz- atera ziren garaile euren partiduetan. Ongi mantendu zuten erritmoa bilbotarrak partidu osoan zehar baita markagailuan abantaila ere, hiruko jaurtiketetan eraginkortasun eza jasanda ere. Hala ere, berehala berdindu zuen Cai…

peña, zornotza, leb plata

Turroia eramango dute ahora gernika, GDKO Ibaizabal eta Santurtzik, urteko azken garaipena eskuratuta

ACB Ligako taldeak ezik, FEB txapelketetan jokatzen dutenek Gabonetako oporrak hartu eta geldialdia egingo dute. Eta horietako batzuk, esan bezala, garaipen bat gehiago lortuta. Laugarren bukatu du Gernika Bizkaiak lehen itzulian eta hala ere azkenean ez du Erregina Kopa jokatuko. Galdakaok, bere aldetik, Arxil garaitu zuen partidu zail baten ostean. Eta santurtzik, aldiz, soberan irabazi…

gdko ibaizabal lf2

Neskak borrokalari, mutilek amore ematen dute bisitari bezala

Zubia izaten ari den asteburu honetan, Feb taldeek bisitari gisa jokatzen zuten euren jardunaldia -Santurtzi eta Bidaideak BSR salbu-. Balantzea nesken alde izan da positiboa bakarrik: gernikak IDK Gipuzkoaren aurka lortu zuen garaipena eta GDKO Ibaizabalek Badajozen, kolidergoan jarraitzeko. Bilbao Basket-ek 79-71 galdu zuen Fuenlabradaren kontra, batik bat oker jokatutako hirugarren laurdenagatik. Hala ere, 71ra…