Neskak borrokalari, mutilek amore ematen dute bisitari bezala

gdko ibaizabal lf2
gdko ibaizabal lf2

Zubia izaten ari den asteburu honetan, Feb taldeek bisitari gisa jokatzen zuten euren jardunaldia -Santurtzi eta Bidaideak BSR salbu-. Balantzea nesken alde izan da positiboa bakarrik: gernikak IDK Gipuzkoaren aurka lortu zuen garaipena eta GDKO Ibaizabalek Badajozen, kolidergoan jarraitzeko.

Bilbao Basket-ek 79-71 galdu zuen Fuenlabradaren kontra, batik bat oker jokatutako hirugarren laurdenagatik. Hala ere, 71ra berdinduta iritsi ziren azkeneko minutura, baina Popovicen jaurtiketa libreak erabakigarriak suertatu ziren.

IDK Gipuzkoak 57 Gernika Bizkaiak 62. Denboraldiko zazpigarren garaipena gernikarrena, eta bizirik segitzen dute Erregina kopan sartzeko. Derby bati eskatzen zaizkion gozagarri guztiak izan zituen honek: borroka, emozioa, berdintasuna eta giro ederra, -ehun jarraitzaile baino gehiago hurbildu ziren partida ikustera-.

81-58ko porrota jaso zuen Ametx Zornotzak Clínicas Rincónen aurka bestalde. Gabezia nabarmen eta defentsan ondo aritu barik ibili ziren zornotzarrak, eta are gehiago ez zuten saskiarekin asmatzen. Elkarren ondoko lau partida daramatzate garaitu gabe Garitaonandiaren jokalariek.

GDKO Ibaizabalek, bere aldetik, 56-72 irabazi zuen Badajozen aurka eta honekin bederatzigarren garaipena. Faborito gisa zuten iragarpena baieztatuz, berehala nabaritu zen ezberdintasuna jokoan eta markagailua. Roundtree izan zen jokalaririk deigarriena, 35eko balorazioa eskuratuz.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak