KADETE MAILAKO EUSKADIKO TXAPELKETA: Bizkaiak berandu erantzun du eta Arabak titulua lortu du (53-48)

Emakumezkoen Kadete Mailako Bizkaiko Selekzioak hirugarren postuan bukatu du, larunbata eta asteartea bitartean Gasteizko Aranalde Kiroldegian osatutako lurraldeen arteko Euskadiko Txapelketan. Hirugarren jardunaldian gaizki sartu ziren partidan eta Araba nagusi izan zen. Dena galdua zegoela zirudienean,20 puntu azpitik, Bizkaitarrek 2-16ko partziala egin zuten eta partidan sartu ziren, 38.minutuan 51-48. Baina huts egite batzuengatik partida eta…

Euskadiko Junior Txapelketa: Bizkaiak bere lana egin du Arabari irabazi ondoren (66-54) eta Gipuzkoa irabaziz gero, txapeldun

Bizkaiko neskek emaitza positiboa eskaini ziguten arabarren aurka baita ere, 66-54, eta Gipuzkoa irabazita txapeldunak izango lirateke. Ongi asko amortizatu zuten gorriek hasierako minutuetan eskuratutako abantaila. Oro har, ez zituzten akats larririk egin erasoan eta ongi kudeatu zuten baloiaren zirkulazioa. Ardanza eta Leguina izan ziren gehienbat saskiratzailerik deigarrienak eta norgehiagokaren kontrola sustatu zutenak.

Euskadiko Junior Txapelketa: Bizkaiko mutilek 61-66ko porrota jaso zuten arabarren aurka

Euskadiko Junior txapelketen bigarren jardunaldia ospatu zen atzo Beasaingo Antzizar polikiroldegian eta horrekin batera Bizkaiko lehenbiziko parte hartzeak. Hala, Bizkaiko mutilek 61-66ko porrota jaso zuten arabarren aurka. Egia esan, ahiko oker aritu ziren partiduaren fase gehienetan zehar, bigarren parteko ahaleginek garaipena lortzeko itxaropenak piztu zituzten arren. Izan ere, serio eta eraginkor irten ziren erasoan bizkaitarrak,…

Euskadiko Haur Txapelketa: Bi garaipenak eta igandean ‘finalak’ Gipuzkoaren kontra

Ostiraletik eta igandera bitartean ospatuko da Amurrion Euskadiko haur-txapelketa. Halaber, lehenengo egun honetan bizkaitarrak (neskak eta mutilak) ezin hobe hasi dute euren parte hartzea. Neskak, beren aldetik, 46-67 irabazi dute, azken laurdenean jokaldien une gorenera iritsita. Mutilak gehiago landu behar izan dute haien garaipena, baina oso ondo aritu dira ere kantxan 40 minututan zehar. Azkeneko…