Curso Entrenador - Entrenatzaile Ikastaroa

Zehaztu dira dagoeneko Begoñazpi Ikastaroko ordutegiak

Dena prest aurreko igandean -martxoak 20-, eta hortik aurrera Begoñazpi Ikastolan izango den 1. graduko ikastaro berrirako. Goizeko 9:00etan deitu dira ikasleak. Oinarri Biologikoen inguruan izan zen lehenbiziko klasea, Ruth Epalza emana. Alabaina, beste hainbat irakasle profesional izango dira, hala nola, Cristina Krug, Iñaki Camarero, Josean Figueroa, Unai Zamalloa, Rafa Pueyo, Txutxi Solar edo Julio…

Curso Entrenador - Entrenatzaile Ikastaroa

Begoñazpiko 1. Graduko entrenatzaile izateko zirriborroa

1. Graduko ikastaro berria antolatu du Bizkaiko Saskibaloi Federazioak Begoñazpi Ikastolarekin elkarlanean. Prest dago behin-behineko data eta irakasgaien zerrenda, nolabaiteko antolaketa aurreikusteko behintzat. Gogorarazten dizuegu, bestalde, jarduerak ez dela ofiziala eta beraz ez duela balio akademikorik. Hona hemen datu guztiak: kurtsoa martxoaren 19tik apirilaren 17ra bitartean izango da. Azterketak, martxoak 24, apirilak 1, 8 eta…

cartel begoñazpi

Begoñazpi Ikastolako III. Saski Euskara Eguna

Begoñazpi Ikastolak eta Evolution Sportek antolatuta eta  Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren eta Bizkaiabasket Fundazioaren laguntzarekin, urtarrilaren 3an euskararen aldeko saskibaloi txapelketaz gozatzeko aukera izango dozue Begoñazpi Ikastolan. Euskara izango da txapelketaren oinarria, eta helburu nagusia, gabonetako egun bat euskal giro batean pasatzeko aukera eskaintzea da, ikastola ezberdinetako ikasleek gustokoen daben kirola praktikatzen daben heinean. Saskibaloia, musika, ekintza bereziak……