Begoñazpi Ikastolako III. Saski Euskara Eguna

cartel begoñazpi
cartel begoñazpi

Begoñazpi Ikastolak eta Evolution Sportek antolatuta eta  Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren eta Bizkaiabasket Fundazioaren laguntzarekin, urtarrilaren 3an euskararen aldeko saskibaloi txapelketaz gozatzeko aukera izango dozue Begoñazpi Ikastolan.

Euskara izango da txapelketaren oinarria, eta helburu nagusia, gabonetako egun bat euskal giro batean pasatzeko aukera eskaintzea da, ikastola ezberdinetako ikasleek gustokoen daben kirola praktikatzen daben heinean. Saskibaloia, musika, ekintza bereziak… euskaraz.

Guztira,  12 ikastola ezberdinetako hainbat taldek elkarren aurka lehiatuko dira. Bilboko (Artxandape, Begoñazpi, Deustuko, Intxixu, Urretxindorra), Leioako (Betiko), Durangoko (Kurutziaga), Galdakaoko (Eguzkibegi), Loiuko (Lauro), Mungiako (Larramendi), Gernikako (Seber Altube) eta Getxoko (San Nikolas) ikastoletako saskibaloi taldeek saskibaloiaz eta euskaraz gozatzeko aukera izango dabe. Guztira 25 talde, 32 partidu eta 300 jokalari/gertalari inguru izango dira torneo honen hirugarren edizioan.

Txapelketa goizeko 9:30etan hasiko da, Begoñazpi ikastolako polikiroldegian, ikastola guztiei harrera eginez. Bertan txapelketaren nondik norakoak azalduko dira. Aurre-mini eta miniko partiduak goizez izango dira, 10:00etatik 13:00etara. 13:30etan kanasta txikietan jolasten daben taldeen sari banaketa egingo da, Begoñazpi Ikastolako zuzendaria eta kirol arduraduna bertan egongo direlarik. Arratsaldean, saski handiko taldeen txanda iritsiko da.

ERDU!!!

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak