Begoñazpiko 1. Graduko entrenatzaile izateko zirriborroa

Curso Entrenador - Entrenatzaile Ikastaroa
Curso Entrenador - Entrenatzaile Ikastaroa

1. Graduko ikastaro berria antolatu du Bizkaiko Saskibaloi Federazioak Begoñazpi Ikastolarekin elkarlanean. Prest dago behin-behineko data eta irakasgaien zerrenda, nolabaiteko antolaketa aurreikusteko behintzat. Gogorarazten dizuegu, bestalde, jarduerak ez dela ofiziala eta beraz ez duela balio akademikorik.

Hona hemen datu guztiak: kurtsoa martxoaren 19tik apirilaren 17ra bitartean izango da. Azterketak, martxoak 24, apirilak 1, 8 eta 15ean lirateke. Euskaraz ere irakatsiko dira materia batzuk. Begira itzazu ordutegiak hurrengo link honetan.

Begoñazpiko 1. Graduko entrenatzaile izateko zirriborroaren ordutegi proposamena

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak