Helios hartu du mendean Gernika Txikik final zortzirenetan sartzeko aukerak bizirik mantenduz (68-57)

Espainiako haur txapelketaren bigarren jardunaldian CN Helios 68-57 garaitu ostean, baditu oraindik aukera matematikoak Gernika Txikik hurrengo errondan sartzeko. Adi egon beharko gara beraz astearte honetan C multzoan gertatuko denari. Lehen jardunaldian gertatuakoaz geroztik animoak ahulago egon arren, -denboraldi ofizialean ez baitzuten partidurik galdu-, indarrez bete dira Mikelo Retolazarenak. Erritmo onez hasi zuten partidua, baina…

Espainiako Haur nesken txapelketa: Gernika Txiki, Celta garaitu ezinik (60-41)

Espainiako haur nesken txapelketaren lehen jardunaldia bizi genuen atzo Porriñon, non eta Celtaren aurkako porrota jasan zuen bertan dagoen aurtengo Bizkaiko eta Euskadiko txapeldun den Gernika Txikik, 60-41. C multzoan dago enkoadraturik, Helios, Luther King eta RC Celtarekin batera. Erasoan ideiak argi eta defentsan indartsu irten ziren Mikel Retolazarenak, markagailuan une batez 9 puntuko errenta…

Junior Nesken Espainiako Txapelketa: final-zortziren artean sartu da Loiola Indautxu Estudiantes mendena hartu ostean

Gipuzkoan lehiatzen dJnior uabiltza Neskak esttu-mailako txapeldun izateko, non eta ordezkari bizkaitarra dugun, Loiola Indautxu. Atzo jokatzen zuten lehenbiziko faseko ligaxkaren hirugarren eta azken jardunaldia. Garaipena behar zuten eta hala azkendu zen, estatuko harrobi nagusi gisara aurkezten den Estudiantes 51-48 irabaziz. Gaur jokatuko dituzte final-zortzirenak beste aurkari nagusi baten kontra, Rivas Promete hain zuzen 16:00etatik…

Jon Kamiruaga eta Adrián Yáñez entrenatzaileen adierazpenak

Bai Araba eta baita ere Gipuzkoaren aurka jokatutako bi partiduetan garaile atera da Bizkaia neska eta mutilen aldetik, jarraian Jon Kamiruaga eta Adrián Yáñez entrenatzaileen adierazpenak. Mutilen aldetik, hala baloratzen zuen Kamiruagak txapelketan lortutako emaitza: “Partidu ezberdin bi egon dira. Uste baino askoz errazago irabazi genuen Arabaren aurka, eta gaurkoa irabazteko berriz gehiago sufritu behar…

Euskadiko Junior Txapelketa: txapeldunorde neskak, hirugarren mutilak

Azken jardunaldia atzokoa, bi selekzioek txapeldun izateko aukerak jokoan, gipuzkoarren aurka. Tamalez, saririk gabe gelditu ziren neskak partida miresgarria egin ondoren; era berean, mutilen ahalegina ez zen nahikoa izan eta euren norgehiagoka galtzeaz gain, hirugarren bukatu zuten txapelketa. 56-51 galdu zuten neskek. Konplexutasunik gabe atera ziren kantxara Leizeak zuzendutako jokalariak ongi defenditzen eta baloiak saskiratzen.…

Euskadiko Junior Txapelketa: Bizkaiak bere lana egin du Arabari irabazi ondoren (66-54) eta Gipuzkoa irabaziz gero, txapeldun

Bizkaiko neskek emaitza positiboa eskaini ziguten arabarren aurka baita ere, 66-54, eta Gipuzkoa irabazita txapeldunak izango lirateke. Ongi asko amortizatu zuten gorriek hasierako minutuetan eskuratutako abantaila. Oro har, ez zituzten akats larririk egin erasoan eta ongi kudeatu zuten baloiaren zirkulazioa. Ardanza eta Leguina izan ziren gehienbat saskiratzailerik deigarrienak eta norgehiagokaren kontrola sustatu zutenak.