Euskadiko Junior Txapelketa: txapeldunorde neskak, hirugarren mutilak

Euskadiko Junior Txapelketa: txapeldunorde neskak, hirugarren mutilak

Azken jardunaldia atzokoa, bi selekzioek txapeldun izateko aukerak jokoan, gipuzkoarren aurka. Tamalez, saririk gabe gelditu ziren neskak partida miresgarria egin ondoren; era berean, mutilen ahalegina ez zen nahikoa izan eta euren norgehiagoka galtzeaz gain, hirugarren bukatu zuten txapelketa.

56-51 galdu zuten neskek. Konplexutasunik gabe atera ziren kantxara Leizeak zuzendutako jokalariak ongi defenditzen eta baloiak saskiratzen. Bitartean, Gipuzkoako Iparragirre eta Eraunzetamurgil ez zeuden eroso. 20-28 emaitza atsedenean. Hala jarraitu zuen norgehiagokak hirugarren laurdeneko hasierako minutuetan mantendutako orekari esker. Aldiz, norabidea aldatu zen Iparragirrek bereziki kanpotik egindako jokaldiengatik eta azkenekoak behin betiko hobekuntza azaldu zuen talde urdinak 18-3ko partzial baten ostean. Bizkaiak eutsi egin zuen hala ere amaierako puntu bakaneko jaurtiketekin baina zoritxarrez ez zen nahikoa izan.

Historia handirik gabeko partida mutilena. Arabarren kontra egindako hutsak errepikatu ziren: izugarri kostatu zitzaien partidan sartzea eta erraztasun ugari onartu zituzten defentsan. Hain gaizki ibili ziren lehenbiziko laurdenean, zein 17-2ko markagailua zeramatzaten kontran dagoeneko lau minutu igarota. Erreakzio gisara, Langarikaren puntuak baina baina handiegia zen harekiko menpekotasuna. 38-29 atsedenerako, nolabaiteko aukerekin oraindik. Ordea, Azpeitia eta Berazak Bizkaiko asmoekin bukatu zuten, Santanaren puntuek itxaropenak berpizten saiatu arren. Azkeneko markagailua, 75-68.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak