VII. Elkartasun Afarian berrogeita hamar urte dituzten klubak omenduko dira

BizkaiaBasket fundazioak Bizkaiko Saskibaloiaren VII. Elkartasun Afaria ospatuko du, non Saski Sariak emango diren. Aurtengo edizioan berrogeita hamar urte beteak dituzten Bizkaiko Klubei omenduko zaie. Afaria Iberdrola Dorreko Jatetxean ospatuko da Azaroaren 18an, ostirala, 21:30etatik aurrera. Menu bakoitzaren prezioa 40 eurokoa izango da eta helburua “Benin-erako baloiak programarako” dirua lortzea da. Afarian bertan, Beninen izan…

BizkaiaBasket Fundazioaren Udako Campusaren itxiera

Atzo ospatu zen BizkaiaBasket Fundazioaren udako campusaren aurtengo edizioa, ohi bezala, domina eta diplomen entregarekin. Gainera, maila gorenean dauden bi neska bizkaitar izan ziren bisitan, Gernika Bizkaia taldeko Yaiza Lázaro eta Gracia Alonso hain justu. Saskibaloiaren bizipen eta esperientziak partekatu zituzten haiek umeekin bukaera gisa. Lan eta dedikazioaren bi adibide argi. Entrenamenduak, jarduera ezberdinak, dibertsioa,…

BizkaiaBasket Fundazioaren udako campusa, errendimendu bete-betean

Aurreko asteazkenean hasi zen BizkaiaBasket Fundazioak antolatutako 2016. udarako Campusa. 50 neska-mutil baino gehiago saskibaloi eta beste hainbat jardueraz gozatzen eta partekatzen alegia. Irlandesas ikastola ari da izaten topaguneen egoitza, eta Joxean Figueroa Campusaren beraren zuzendari, beste tekniko-zerrenda luze batez lagundurik umeen gaitasun teknikoak lantzeko: botea, jaurtiketa eta defentsa horien artean. Baina, intentsitate handiko lau…

Amaiera eman zaio ‘Cuida tu cuerpo, cuida tu mente’ izenez ezaguna den VIII. edizioari

Zortzi denboraldi darama BizkaiaBasket Fundazioak emakumeek askotan pairatutako gizarte bazterketaren aurka borrokatuz, integrazioa eta egunean eguneko bizitza errazten saiatuz. Kirola orokorrean eta zehazki saskibaloia da haientzat sarbideetako bat. Cáritaseko Elurra, Ekin eta Argindegiko 30 emakume baino gehiagok hartu zuten parte. Asteazkenean eman zitzaion amaiera otsailean hasi zen aurtengo ekimenari, Aimar Herrán eta Itziar Buenok zuzendutako…

Udan pentsa, 2016ko BizkaiaBasket Fundazioko Campusean pentsa

Denboraldiaren amaierarako planak egin ditzakezue hemendik aurrera, BizkaiaBasket Fundazioak, federazio eta Leioako Irlandesas Ikastolaren laguntzaz antolatutako udako Campusean apuntatzeko. 7 eta 14 urte bitarteko jokalari neska-mutilei zuzenduta dago. Egunak, ekainaren 22tik 30ra izango dira, 25 eta 26an deskantsatuz. horra saskibaloi eta aisiaz disfrutatzeko aste ederra. Zuzendaria Joxean Figueroa izango da beste behin, esperientzia nabarmeneko ACB…

75. urteurrena: hurbil zaitez saskibaloiaren kamioira

Larunbat honetan -otsailak 27-, saskibaloia kale bilbotarretan murgilduko da, konkretuki Bailén kalean (Concordia geltoki aurrean). Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, Bizkaia Basket Fundazioa eta Bilbao Basketi esker Errea kirol-markak kamioi bat aparkatuko du ingurune horretan saskibaloiaren hainbat kontu erakusteko prest, Federazioaren 75. urteurrena ospatzeko beste ekitaldi bat osatuz. Errea Truck izenez identifikatu ahal izango da garraioa, zeinean…

‘Zaindu zure gorputz eta adimena’ programa iritsi da berriz BizkaiaBasket Fundazioaren eskutik

‘Zaindu zure gorputz eta adimena’ programa iritsi da beste behin ere BizkaiaBasket Fundazioaren eskutik. Honakoan, gizarte bazterketa pairatzen duten emakumeei saskibaloiaren baloreen bitartez eguneroko jarduerekin laguntzeko xedearekin. Elurra, Ekin eta Argindegui zentroek hartuko dute parte jarduera honetan, otsailetik hasita eta hurrengo bost hileetan zehar. Hiru fase ezberdinetan antolatuta dago: lehena, otsailaren 26an -ostirala- 11:00etatik 12:00ak…

Bizkaia Basket Fundazioa pil-pilean

Bizkaiko Saskibaloi Fundazioak ‘Terrenos solidarios’ delako saria jaso zuen ‘Balones para Benín’ kanpaina sozialean inplikatutako lanari esker. Horretaz eta duela bi asteko ostiralean Iberdrola dorreko jatetxean ospatutako afari solidarioaz mintzatu gara gaurkoan Angel Gilekin, Fundazioaren idazkari nagusia, alegia. Gogora dezagun, halaber, ekitaldian bertan ere kirolaren historiako sei entrenatzailerik deigarrienak izan zirela. Haiek izan dira aurtengo…