‘Zaindu zure gorputz eta adimena’ programa iritsi da beste behin ere BizkaiaBasket Fundazioaren eskutik. Honakoan, gizarte bazterketa pairatzen duten emakumeei saskibaloiaren baloreen bitartez eguneroko jarduerekin laguntzeko xedearekin.
Elurra, Ekin eta Argindegui zentroek hartuko dute parte jarduera honetan, otsailetik hasita eta hurrengo bost hileetan zehar. Hiru fase ezberdinetan antolatuta dago: lehena, otsailaren 26an -ostirala- 11:00etatik 12:00ak bitartean izango da, Montse Pérez medikuak elikadura-ohiturei buruz emango duen hitzaldia alegia; Martxoaren 2an ospatuko da bigarrena, saskibaloiaz gozatzeko tailerra, La Casilla eta Txurdinagako polikiroldegietan, 20 entrenamenduz osatuta; hirugarrenean, aurreko bietan bizitako kontuen balorazio eta ondorioak eztabaidatuko dira.