Datorren astelehenean, martxoak 16, Ohiko Batzar Nagusia egingo da Kirol Etxean, 19:00etan lehen deialdian eta 19:15ean bigarren eta azken deialdian. Biltzarkideek dagoeneko jaso dute dokumentazio guztia.
- Data: 2026/03/16 (astelehena)
- Lekua: Kirol Etxea – Martin Barua Picaza kalea, 27 – BILBO (Erabilera Anitzeko Gela – Beheko Solairua)
- Ordua: 19:00etan lehen deialdian / 19:15etan, bigarren eta azken deialdian
Gai-zerrenda:
1- Aurreko akta onartzea
2- 2025eko Ekitaldiko Emaitzen Kontuen Balantzeak aztertzea eta onartzea
3- 2026ko ekitaldiko aurrekontuaren azterketa eta onarpena
4- Galde-eskeak
Gai-zerrendako 2. eta 3. puntuei edozein zuzenketa idatziz egingo da, Batzar hau egin baino 10 egun lehenago.
Jakinarazten da Batzarra klubek osatzen dutela, eta horien legezko ordezkariak presidenteak direla. Federazio honek kluben intranetean jasota dauden klubak hartuko ditu kontuan.












