Ekainaren 4ra arte duzu epea Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatzen duen 2025 Saskibaloi Jaian izena emateko. Ekainaren 7an izango da, Getxoko Gobela kiroldegian.
Kurtso honetan, txapelketako berrantolaketaren ondorioz, ez daude maila bakoitzeko txapeldunik ezta ere trofeoen ematearik (denboraldi guztietan egin den bezala). Ekitaldi horren ordez saskibaloiaren festa egingo da, premini, mini eta saski eskola mailei zuzendutakoa. Izen-ematea doakoa da eta nahi duen orok eman dezake izena.
3×3 izango da parteidetzaren modalitatea eta taldeak gutxienez 3 jokalari eta gehienez 4 izango ditu. Izen-ematea formularioaren bidez egin beharko dira eta maiatzen 30rean bukatuko da izen-emateko epea.
MINI NESKAK: https://forms.gle/1avtbYBHAASG4aXA9
MINI MUTILAK: https://forms.gle/i9EqCVq5sxQRRCn87
PREMINI NESKAK: https://forms.gle/NH2v8zU6DCFmjAc96
PREMINI MUTILAK: https://forms.gle/VG5iHaD6QqGaVj666
SASKI ESKOLA: https://forms.gle/6awFRLFfMyDerf9Y9
Saskibaloiaren jaia 10:00tik 14:00tara ospatuko da eta DJ bat izango dugu. Anima zaitez denboraldiari amaiera emateko 2025eko Saskibaloi Jaian!!!!