EUSKAL KOPA EBA: Getxo SBT, txapeldun!

EUSKAL KOPA EBA: Getxo SBT, txapeldun!

[box]Imanol Adanek zuzendutako taldeak Fundacion Bilbao Basket-i irabazi zion, final berdin-berdin batean (84-82). Eskuinaldekoak 10 puntu atzetik joan ziren hirugarren laurdenean, baina une klabean erreakzionatu zuten.[/box]

FUNDACIÓN BILBAO BASKET 82 – GETXO SBT 84

Mondragonen jokatutako finala azken minutuetan erabaki zen. Beti aurretik Fundación Bilbao Basketek, 11 puntuko aldearekin bigarren laurdenaren erdialdean (41-30). Bere aurkariak erreakzionatu zuen, partida berdintzeko bigarren zatian (54-54). Mikel Torreren mutilak berriro ihes egin ziren (67-57, min 28) eta Imanol Adanen taldea berriro hurbildu zen (70-69). Eskuinaldekoak aurretik ipini ziren, Nahuel Del Val-en hirukoari esker (79-82) eta garaipena harrapatu zuten libre marratik.
02/10/2022 Fundación BB - Getxo SBT (Euskal Kopa EBA - Final)

FINALAURREKOA: TABIRAKO BAQUÉ 55 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET 81

Tabirako Baque izan zen Final Four-ra jokatu zuen hirugarren talde bizkaitarra, baina Xabier Chicorenak aukerarik gabe geratu ziren bigarren laurdenaren aurretik. Lehenengoan, 19-17ko emaitza durangarrentzat. Berdintasuna mantendu zen 17. minutura arte (28-28). Gero, bilbotarrek 0-12 eta 0-11ko partzialak lortu zituzten partida erabakita uzteko (34-56).
01/10/2022 Fundación BB - Tabirako Baqué (EK EBA - semifinal)

FINALAURREKOA: GETXO SBT 85 – GIPUZKOA BASKET EASO 70

Bigarren finalerdian, Imanol Adanen taldea nagusitu zen hasieratik amaierara. Hasierako 10-0ekoa, oso ondo erantzun zuten donostiarrek (18-20). Bigarren laurdenean, bizkaitarrek 9-0ekoa eskuratu zuen 12 puntuko aldea lortzeko (42-30). Atsedenaldiaren ondoren, Gipuzkoa Basket Easo berriro hurbildu zen (62-55), baina 4 hirukoek beharrezko lasaitasuna eman zioten Getxori (77-63), azken laurdenaren hasieran.

01/02/2022 Getxo - Easo (EK EBA Semifinal)

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak